Berriak - Page 127 of 257 - Euskaltzaleen Topagunea

Euskaltzaleen Topagunea  -  14/01/27
  2013ko udazkenean aurkeztu da Euskara Jendea: gure hizkuntzaren historia, gure historiaren hizkuntza dokumental sorta, Ibaizabal-Mendebalde eta Zenbat Gara kultura elkarteek ekoitzitako dokumental-sorta. Euskal Telebistan eskaini dira lehenengo sorta osatzen duten sei atalak eta Durangoko Azokan salgai jarri dira ondoren. 45 minutu inguruko sei atalek osatzen duten dibulgaziozko lan honen bidez publiko zabal bati aurkeztu […]
Laburbira zuenean antolatu nahi?
Euskaltzaleen Topagunea  -  14/01/27
Laburbira, film laburren zirkuitua, Euskal Herriko areto eta antzokietara helduko da berriz ere. Aurtengo edizioa martxoaren 14tik apirilaren 16ra bitartean izango da, eta emanaldiak eskatzeko epea zabalik dago jada. Zazpi film labur izango dira Laburbiran, guztira ordu eta laurdeneko saioan. Hautatutako film gehienak Durangoko Azokako Irudienea gunean izan dira, eta zazpigarrena Aretxabaletako Loramendi euskara elkarteak […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  14/01/15
Euskaltzaleen Topaguneak hiztegitxoak.eu webgunea jarri du martxan. Bertan, euskaratik 35 hizkuntzatarako noranzkoan, eta alderantziz, oinarrizko hiztegiak lortzeko aukera eskaintzen du. Honela, egunerokotasunean hizkuntza ezberdinetako hiztunen artean “zubi hizkuntza” euskara izatea bultzatu nahi da. Munduan 6.500 hizkuntza baino gehiago hitz egiten dira. Hizkuntzak dira kulturen adierazle garrantzitsuenetakoak eta beraz, munduko kultura aniztasunari eusteko, hizkuntzak zaindu behar […]
Motibazioari buruzko topaldia izango da urtarrilaren 30ean
Euskaltzaleen Topagunea  -  14/01/07
Euskaltzaleen Topaguneak XI. Topaldia antolatuko du urtarrilaren 30ean, ostegunean, Durangoko Elkartegian. “Geure ardura pertsonal eta kolektiboa aktibatzen” izeneko jardunaldian, motibazioa izango da gai nagusia. Erabilera sustatzea izan dugu ardatz urteetan tokiko eta nazio mailako euskaltzaleen Topaguneetan. Euskaraz bizitzeko guneak sortzea, elikatzea. Erabileraren garrantziaren berri gizarteratzea, horren aldeko baliabideak, diskurtsoak  eta legeak aldarrikatzea. Aurtengo jardunaldietan, ordea, […]
Udalbiltza eta Topagunearen arteko hitzarmena
Euskaltzaleen Topagunea  -  13/12/19
Udalbiltza eta Euskaltzaleen Topaguneko presidenteek, Mertxe Aizpuruak eta Mikel Irizarrek hurrenez hurren, lankidetza hitzarmena sinatu dute gaur eguerdian, Donostian. Hitzarmenaren bidez Udalbiltzak, bere Euskal Herriko Garapen eta Kohesio Fondoaren bidez, Euskaltzaleen Topaguneak Euskal Herri osoko euskaltzaleak aktibatu eta saretzeko egiten duen lana babestu nahi izan du, lan hori garatu ahal izateko finantzazioa bideratuz. Bi egitasmotan […]

    1. Datuen arduraduna: Euskaltzaleen Topagunea
    2. Datuen helburua: Topagunearen egitasmo eta ekimenen berri bidaltzea.
    3. Datuen biltegia: Profesional Hosting-n ostatutako datu-basea
    4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.

    36 − 27 =