Berriak - Page 126 of 257 - Euskaltzaleen Topagunea

Antolatu nahi duzue "Irakurri, gozatu eta oparitu" zuen herrian?
Euskaltzaleen Topagunea  -  14/02/11
Zortzigarren urtez antolatuko da aurten irakurzaletasuna sustatzeko helburua duen Irakurri, gozatu eta oparitu egitasmoa, Euskaltzaleen Topaguneak eta tokian tokiko euskaltzaleen elkarteek sortutako egitasmoa. Urtero modura, liburuaren nazioarteko egunean (apirilaren 23an) jarriko da martxan egitasmoa eta ekainerarteko iraupena izango du. Zuen herrian antolatu nahi baduzue, martxoaren 14rarteko epea duzue elkartean adostu eta egitasmoaren koordinatzaileari jakinarazteko. Egitasmoaren […]
Guk geure kulturaz, kulturari buruzko gogoeta irekia
Euskaltzaleen Topagunea  -  14/02/11
Kulturaren egoeraz eta etorkizunaz kezkaturik, kulturgintzan ari diren zenbait eragilek gogoeta irekia antolatu dute otsailaren 27an Durangoko Landako Elkartegian. Gogoetaren sustatzaileek uste dute Euskal Herrian kulturgintzan ari diren guztiok elkartu, nork bere jardunetik hitz egin eta aurrera begira egin daitekeenaren gainean adostasuna bilatzeko ordua dela. Horregatik, deia egin diete kulturgintzaren arloan ari diren era guztietako […]
Baztanen mediku eskualduna nahi dut
Euskaltzaleen Topagunea  -  14/02/11
Mediku eta pediatra euskalduna eskatzeko kanpaina abiatu dute Baztango euskalgintzak eta udalak. Osasun zerbitzuak euskalduntzeko kanpaina otsaila bukatu arte luzatuko da. Kanpaina honen babesle eta sustatzaile izan dira UEMA, Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea, Kontseilua, Behatokia, EHE eta Euskaltzaleen Topagunea. Azken hilabeteetan erakunde hauek osasungoa euskalduntzearen alde lantzen ari diren dinamikaren barruan kokatzen da kanpaina, beste eskualde […]
D ereduaren aldeko kanpaina
Euskaltzaleen Topagunea  -  14/02/06
Nafarroako hainbat udalek sustatutako D ereduaren aldeko kanpainan parte hartu du Euskaltzaleen Topaguneak aurten. Ikastetxeetako matrikulazio garaia martxan dagoen honetan, urtero modura, asko dira han-hemenka martxan jartzen diren D ereduaren aldeko kanpainak eta Nafarroan, urtero modura, hainbat udaletako euskara zerbitzuek beraiena martxan jarri dute. Aurten, Euskaltzaleen Topaguneak kanpainaren sorkuntzan eta garapenean lagundu du. “Modelo D: […]
Motibatuta jarraituko dugu
Euskaltzaleen Topagunea  -  14/01/31
Geure ardura pertsonal eta kolektiboa aktibatzen, 100 lagunetik gora elkartu ginen joan den ostegunean Durangon. Motibazioa gaitzat hartuta, egun osoko topaldia izan genuen. Lehen balorazioa oso positiboa da. Landako elkartegia lepo bete genuen, eta streaming bidezko zuzeneko emanaldia 200 lagunek jarraitu zuten une batean edo bestean (gure lehen saioa izan da, aizue!). Xabier Erize eta […]

    1. Datuen arduraduna: Euskaltzaleen Topagunea
    2. Datuen helburua: Topagunearen egitasmo eta ekimenen berri bidaltzea.
    3. Datuen biltegia: Profesional Hosting-n ostatutako datu-basea
    4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.

    + 40 = 44