Berriak - Page 124 of 257 - Euskaltzaleen Topagunea

Euskaltzaleen Topagunea  -  14/03/07
Urteko Batzar Nagusia Gasteizen egingo da aurten, apirilaren 5ean. Azken urteotan Durangaldean egin bada ere, aurten Araban egitea erabaki da, besteak beste, egun horretan bertan EHEk Euskaraz Bizi Eguna ospatzen duelako. Batzarra Montehermoso jauregian egingo da, goizeko 10,30ean. Laster bidaliko zaizkie batzarraren gainontzeko xehetasunak bazkide guztiei. Bestetik, aste honetan bertan amaituko dira martxoaren 6an Andoainen […]
Lehoiak ametsetan ipuin-sorta interaktiboa aurkeztu dute Athletic Fundazioak eta Euskaltzaleen Topaguneak
Euskaltzaleen Topagunea  -  14/03/07
Telefono mugikor eta tabletetarako “Lehoiak ametsetan: Bixentaren abentura zurigorriak” izeneko ipuinak aurkeztu dituzte Athletic Club Fundazioak eta Euskaltzaleen Topaguneak;  Kirmen Uribek idatzi ditu ipuinak eta Asisko Urmenetak egin ditu ilustrazioak. Ipuinok Bixentak berak kontatuko dizkigu Maria Uriarte (Etxegiroan) ahotsaren bidez, irakurtzeko aukera ere egongo da azpi-tituluen bidez.. Lehenengo aldia da Euskaltzaleen Topaguneak eta Athletic Clubek […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  14/03/05
Dobera Hernaniko euskaltzaleen elkarteak antolatuta, martxoaren 19tik apirilaren 9rarte, “herri egunkari eta aldizkarien kazetaritza” ikastaroa egingo da Hernaniko Biteri Kultur Etxean. Dobera elkarteak sortutakoa da Kronika agerkaria (orain arte Hernaniko Kronika zena eta otsailaren bukaeratik aurrera Urumeako kronika bihurtu dena) eta egitasmoan ari direnen lana herritarrengana gerturatzeko asmoz antolatu du elkarteak ikastaroa. Ikastaroa 8 ordukoa […]
Urko Aristi kazetaria izendatu dute TOKIKOMeko presidente
Euskaltzaleen Topagunea  -  14/02/24
Larunbatean, otsailaren 22an, egin zuen TOKIKOM, toki komunikabideen bateraguneak, urteko Batzar Nagusia MUren Aretxabaletako komunikazio kanpusean. Batzarra elkartearen lehen bi urtetako ibilbidearen balorazioa egin, egitasmoa sendotzeko hurrengo urratsak erabaki eta urrats horiek gidatzeko ardura izango duen presidente berria izendatzeko baliatu da. Egitasmo beharrezko eta bideragarria Mikel Irizarrek gogorarazi duenez, “TOKIKOM eratu genuenean, bi urteko epea […]
Ikusi eta Ikasi haur kultur zirkuituak aurten 10 urte betetzen ditu
Euskaltzaleen Topagunea  -  14/02/21
Urte berriarekin batera Ikusi eta Ikasi haur kultur zirkuituari esker 2 eta 8 urte bitarteko haurrei zuzendutatako euskarazko ikuskizunik onenak heldu dira Bilbora. Antzerkia, magia, musika, pailazoak, ipuin kontalariak, familia osoarentzako tailerrak eta bestelako proposamen eszeniko bitxiak aurki daitezke Bilboko Udaleko Euskara, Gazteria eta Kirol Sailak Euskara Elkarteen Topagunearekin batera bultzatzen duen ‘Ikusi eta Ikasi’ […]

    1. Datuen arduraduna: Euskaltzaleen Topagunea
    2. Datuen helburua: Topagunearen egitasmo eta ekimenen berri bidaltzea.
    3. Datuen biltegia: Profesional Hosting-n ostatutako datu-basea
    4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.

    + 81 = 84