Berriak - Page 123 of 257 - Euskaltzaleen Topagunea

Euskaltzaleen Topagunea  -  14/03/10
Datorren martxoaren 17an amaituko da epea, nahi duten elkarteek, IRAKURRI, GOZATU ETA OPARITU egitasmoa haien herrietan antolatuko dutela jakinarazteko. Aurtengo edizioa zortzigarrena izango da, eta dagoeneko iazko herri parte hartzaileen kopurua gainditu da, besteak beste, UEMArekin, kide diren herrietara hedatzeko hitzartutako lankidetzari esker. UEMA kide diren hainbat herritara iristeaz gain, aurten, lehenengoz, hiriburu bateko herritar […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  14/03/10
Aurtengo TopaEgunak badu data eta lekua: Txorierri eskualdean, Derion hain zuzen, egingo da aurtengoa, urriaren 11an. Iaz Soraluzen egindakoak izandako harrera ezin hobearen ondoren, aurtengoan Bizkaiara jo dugu, auzolanaz eta parte hartzeaz asko dakien herri eta elkarte baten babesarekin. Izan ere, Tximintx Derioko euskaltzaleen elkarteko kideek gogoz hartu dute aurtengoa antolatzearen ardura eta hurrengo asteotan […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  14/03/10
Nafarroako hainbat euskaltzalek martxoaren 22an Iruñean egingo den manifestaziorako deia egin dute. Nafarroan euskaraz bizitzeko hautua egin duten euskaldunek pairatu behar dituzten oztopoak gero eta handiagoak direla salatuz, agerraldia egitea erabaki dute lurraldeko hainbat euskaltzalek. Horretarako, ondoko manifestua kaleratu dute:   Euskaraz bizirik, Nafarroako Gobernuaren erasoen gainetik Euskaraz bizi nahi dugunok hemen, Nafarroan, gero eta […]
Uribe Kostako hizkuntza ondarea eta Mihiluze lehiaketa bat eginda!!
Euskaltzaleen Topagunea  -  14/03/07
Dagoeneko guztiok ezagutuko dituzue potokumeak, tribuaren berbak, imhintzioka edota eroglifikoak bezalako frogak, baina kapazak izango al zinateke froga hauek Uribe Kostako hizkuntza eta kultur ondarearen inguruan gainditzen? Sortu hirukote bat eta heldu erronkari! —Lehiaketan herritar guztiei zabalik egongo da eta parte hartzea bi taldetan banatuko da:  9 eta 12 urte bitarteko haurrek— “Mihiluze-Txiki” kategorian parte […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  14/03/07
Urteko Batzar Nagusia Gasteizen egingo da aurten, apirilaren 5ean. Azken urteotan Durangaldean egin bada ere, aurten Araban egitea erabaki da, besteak beste, egun horretan bertan EHEk Euskaraz Bizi Eguna ospatzen duelako. Batzarra Montehermoso jauregian egingo da, goizeko 10,30ean. Laster bidaliko zaizkie batzarraren gainontzeko xehetasunak bazkide guztiei. Bestetik, aste honetan bertan amaituko dira martxoaren 6an Andoainen […]

    1. Datuen arduraduna: Euskaltzaleen Topagunea
    2. Datuen helburua: Topagunearen egitasmo eta ekimenen berri bidaltzea.
    3. Datuen biltegia: Profesional Hosting-n ostatutako datu-basea
    4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.

    45 − = 36