Berriak - Page 122 of 257 - Euskaltzaleen Topagunea

Estatuaren esku-hartzea salatzeko hainbat agerraldi egingo dira apirilaren 9an
Euskaltzaleen Topagunea  -  14/04/03
Azken hilabeteetan Espainiako Gobernuak Euskal Autonomi Erkidegoan duen ordezkariak hainbat udaletako hizkuntza irizpide, araudi eta plangintzaren aurkako neurriak hartzen ari da. Erasoaldiari erantzuteko Kontseiluan biltzen diren euskalgintzako eragileak hainbat ekimen jarri dituzte martxan, martxoaren 20an egindako prentsaurrekoan Kontseiluko Zuzendaritza Batzordeak iragarri zuen moduan. Herritarrei egin zaie dei zuzena oraingoan, errekerimenduak jaso dituzten udalerrietako herritarrei. Tolosan […]
Asteburu honetan egingo da Euskaltzaleen Topagunearen urteko batzarra
Euskaltzaleen Topagunea  -  14/04/02
Gasteizen, Montehermoso kulturunean, egingo du Euskaltzaleen Topaguneak 2014 urteko ohiko Batzar Nagusia datorren larunbatean, apirilaren 5ean. Batzarra 10,30ean hasiko da eta Topaguneko bazkide guztiak daude deituak parte hartzeko. Hiru zati nagusi izango ditu batzarrak: lehenengoan, 2013 urteko jarduera memoria eta diru-kontuekin batera, 2014 urterako Kudeaketa Plana eta aurrekontua onartzea proposatuko da; bigarrenean, Zuzendaritza Batzordea berrituko […]
…eta kitto! elkarteko koordinatzaile Koldo Mitxelena hil da
Euskaltzaleen Topagunea  -  14/04/02
Asteartean, apirilaren 1ean, Eibarren hil zen Koldo Mitxelena Zumaran, …eta kitto! euskara elkarteko koordinatzailea. Ezustean gertatu da 39 urte zituen Koldoren heriotza eta galera handia izan da Eibarko euskaltzale eta lagun guztiontzat. 1993 urtetik …eta kitto! aldizkariko kolaboratzaile eta 1997 urtetik aurrera elkarteko koordinatzaile izan da Koldo. Euskaltzaleen Topagunean, hedabideen batzordeko kide izateaz gain, 2001 […]
Mintza Eguna Izarran izango da, maiatzaren 31n
Euskaltzaleen Topagunea  -  14/03/14
Euskal Herriko mintzalagun guztien festa Araban izango da aurten, Izarran (Urkabustaiz). Gorbeialdeko mintzalagunek pozik hartu dute Mintza Eguna antolatzeko proposamena, eta egun osoko egitaraua prestatzen ari dira. Zita maiatzaren 31n izango da… eta momentuz hori baino ez dizuegu aurreratuko! Bazkarirako txartelak maiatzaren hasieran jarriko ditugu salgai, zuen herrietako euskaltzaleen elkarteen eta mintzapraktikako arduradunen bidez. Bien […]
Laburbiraren XI. edizioa martxoaren 14tik apirilaren 12ra
Euskaltzaleen Topagunea  -  14/03/13
Zazpi film labur eskainiko dira aurten hamaikagarren urtez martxan jarriko den Laburbira film laburren zirkuituan. Urtero legez, Euskaltzaleen Topaguneak herriz herriko euskaltzaleen elkarteekin elkarlanean antolatzen duen zirkuitua da, eta 2013 urtean euskaraz sortutako film labur azpimarragarri zenbait ezagutzeko aukera emango du. Martxoaren 14an, ostiralean, abiatuko da zirkuitua Sondikan eta Atarrabian eskainiko den emanaldi banarekin, eta […]

    1. Datuen arduraduna: Euskaltzaleen Topagunea
    2. Datuen helburua: Topagunearen egitasmo eta ekimenen berri bidaltzea.
    3. Datuen biltegia: Profesional Hosting-n ostatutako datu-basea
    4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.

    86 − 80 =