Berriak - Page 120 of 257 - Euskaltzaleen Topagunea

Euskaltzaleen Topagunea  -  14/05/20
Gipuzkoako Foru Aldundiak eskaintzen dituen zerbitzuen hizkuntz kalitatea neurtzeko ebaluazio soziala abiatu du Aldundiak. Aldundiaren egoitza atarietan egiten ari diren inkestez gain, webgune bat prestatu da Gipuzkoako herritarren iritziak biltzeko. Aldundiak eskaintzen dituen zerbitzu guztiak 2015 urterako euskaraz eskaintzeko konpromisoa hartua du erakundeak, herritarren hizkuntz hautuaren berme gisa, eta, baita ere, zerbitzuen hizkuntz kudeaketaren kalitatearen […]
Harrera ona izan du Laburbirak bere hamaikagarren edizioan
Euskaltzaleen Topagunea  -  14/05/19
Euskarazko ikus-entzunezko laburren sorkuntzaren erakuslehio izan da hamaikagarrenez Laburbira. Aurtengoan 30 herritako aretoetan izan dira ikusgai 2013 urtean sortutako zazpi film laburrak eta guztira 900 ikuslerengana iritsi da. Martxoaren 14an abiatu zen zirkuitua eta emanaldi gehienak apirilaren 12rako eskaini baziren ere, azken saioa maiatzaren 9an egin da, Tolosako Leidor aretoan. Ikusle kopurua emanalditik emanaldira aldakorra […]
Euskal Herriko mintzalagunen jaia, maiatzaren 31n Izarran
Euskaltzaleen Topagunea  -  14/05/19
Hamar egun barru izango da Mintza Eguna, Euskal Herri osoko mintzalagunen jaia. Maiatzaren 31n Izarran (Araba) elkartuko dira mintzalagunak, egun osoko festan. Gorbeialdeko mintzalagunak dira aurtengo jaiaren antolatzaileak, eta buru belarri ari dira lanean gainontzeko lagunei harrera ona egiteko. Hona hemen egitaraua: 11:00 Ongi etorria eta hamaiketakoa plaza berrian. 12:00 Beluntzako ur jauzietara mendi ibilaldia, […]
Mintzalagun, maiatzaren 31n zatoz Izarrara!
Euskaltzaleen Topagunea  -  14/05/05
Mintza Eguna, Euskal Herri osoko mintzalagunen jaia, maiatzaren 31n izango da Izarran (Araban). Gorbeialdeko mintzalagunak buru belarri ari dira egun osoko festa antolatzen, eta egitarau hau prestatu dute: 11:00 Ongi etorria eta hamaiketakoa plaza berrian. 12:00 Beluntzako ur jauzietara mendi ibilaldia, edo jolas Mintzodromoa. Aukeran! 13:30 Mintza kalejira bertsolariekin. 14:30 Bazkaria plaza berrian*. 16:30 Mintzalagun […]
Lekeitioko Zine Bileraren 37. edizioan aurkezteko epea zabalik dago
Euskaltzaleen Topagunea  -  14/05/02
Lekeitioko Zine Bileraren 37. edizioa ospatuko da udazkenean; euskaraz egiten den zinemaren jaialdi aitzindariak beste urte batez ikus-entzunezkoen arloan egiten diren lanak erakutsiko ditu. Aurtengo edizioan parte-hartzeko aukera zabalik dago jadanik eta Zine Bilerako arduradunek beren webgunean aurkeztu dituzte oinarriak. Euskaraz egindako lanak aurkeztu ahal izango dira, 30 minutuko iraupena gainditzen ez duten ekoizpenak. Lehiaketan […]

    1. Datuen arduraduna: Euskaltzaleen Topagunea
    2. Datuen helburua: Topagunearen egitasmo eta ekimenen berri bidaltzea.
    3. Datuen biltegia: Profesional Hosting-n ostatutako datu-basea
    4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.

    65 + = 68