Berriak - Page 111 of 257 - Euskaltzaleen Topagunea

35 film egongo dira Irudienean ikusgai
Euskaltzaleen Topagunea  -  14/11/05
Durangoko Azokako ikus-entzunezkoen plaza, Irudienea, laugarren urtez egongo da zabalik. Aurten ere, Zugaza zineman egongo da Irudienea, eta Durangoko Azoka bezala, abenduaren 5etik 8ra izango da. Film asko jaso ditugu aurtengo egitaraua osatzeko, berri pozgarria. Zoritxarrez, ezin izan dugu lan guztiak proiektatzeko tarterik egin, baina egitarau orekatua prestatzen ahalegindu gara: fikziozko filmak, dokumentalak, hizketarako gaiak, […]
Jardueraz beteriko udazkena Euskararen Etxean, Bilbon.
Euskaltzaleen Topagunea  -  14/11/05
Bilboko San Inazio auzoan kokatuta dagoen Euskararen Etxeak bi areto berri gehitu dizkio eraikinari. Bertan era ezberdinetako jarduerak antolatzen ditu Azkue Fundazioak: ikastaroak, aurkezpenak, musika ekitaldiak, jardunaldiak… Urria eta urtarrila bitartean, Euskaltzaleen Topagunearekin elkarlanean, haur eta gurasoei bereziki zuzendutako jarduerak eskainiko dira: magoen ikuskizunak, tailerrak, txontxongiloak, ipuin kontalariak, gurasoentzako hitzaldiak… Urriaren 11an hasi zen kultur zirkuitua Tor magoaren ikuskizunarekin, eta aretoa jendez […]
Nola eragin haur eta nerabeek euskaraz egin dezaten jardunaldia Elgoibarren
Euskaltzaleen Topagunea  -  14/11/04
Haurren eta nerabeen euskararen erabilera areagotzeko klabeak aztertzeko jardunaldia antolatu du Elgoibarko Izarrak, Udalarekin propio sinatu duen hitzarmenaren bidez finantzatuta. Azaroaren 28an izango da, goizez, eta Euskal Herriko hainbat adituk hartuko dute parte. Elgoibarko IMH ikastetxean izango da, goizeko 09:00etatik aurrera. Azaroaren 17ra arte eman daiteke izena.   Zer egin dezakegu Elgoibarko eta Euskal Herriko […]
Jolasa baino gehiago jardunaldiak egingo dira Gasteizen
Euskaltzaleen Topagunea  -  14/10/31
“JOLASA BAINO GEHIAGO. Eskolaz kanpoko ekintzak eta umeen euskalduntzea” izenburuko jardunaldiak izango dira Gasteizen azaroaren 15ean, larunbata, eta 25ean, asteartea. Hiru helburu nagusirekin antolatu dituzte jardunaldiok Gasteizko Udaleko euskara zerbitzuak eta Euskaltzaleen Topaguneak, GEU elkartearen laguntzarekin: -Ume eta gaztetxoen aisialdian zein euskalduntzean interesa, kezka edota funtzio-ardura dituzten guraso, hezitzaile, irakasle, kirol entrenatzaile, eta  aisialdi, kultura […]
Sortzaileekin solasaldiak izango dira Udagoieneko Osterako 15. edizioan
Euskaltzaleen Topagunea  -  14/10/30
Asteazkenean hasi zen Udagoieneko Ostera, Bizkaiko kultur zirkuitua, eta azaroaren 29ra bitartean egongo da martxan. Aurtengoa 15. edizioa da, eta lehen aldiz, zirkuituan parte hartuko duten zenbait sortzailerekin solasaldiak egongo dira. Euskarazko kultur produkzioa Bizkaiko antzokietara gerturatzen du Udagoieneko Osterak, euskaltzaleei aisialdian euskaraz gozatzeko aukera eskainiz. Guztira, bost emanaldi eta hiru solasaldi izango dira, Getxon […]

    1. Datuen arduraduna: Euskaltzaleen Topagunea
    2. Datuen helburua: Topagunearen egitasmo eta ekimenen berri bidaltzea.
    3. Datuen biltegia: Profesional Hosting-n ostatutako datu-basea
    4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.

    3 + 4 =