Berriak - Page 106 of 257 - Euskaltzaleen Topagunea

“Euskara partekatzen duguna” dekalogoa aurkeztu da
Euskaltzaleen Topagunea  -  14/12/12
Andoaingo Martin Ugalde parkean burutu diren Euskara aniztasunean topaketan egin du Euskara partekatzen duguna dekalogoaren aurkezpena Jasone Mendizabal Euskaltzaleen Topagunearen zuzendariak. Euskaltzaleen topaguneen mugimenduak aniztasunari buruz duen ikuspegia jendarteratzeko helburuarekin osatu dute 10 oinarri biltzen dituen dokumentua. Euskal Herrian bizi dugun hizkuntza-aniztasun errealitatea aitortuz eta hori modu positiboan ulertuta, guztion artean partekatzen dugun hizkuntza euskara […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  14/12/12
Azken txanpan da Iruñerriko euskarazko telebista martxan jartzeko diru-bilketa kanpaina. Oraindik helburua lortzeko ekarpen gehiago jasotzea falta da eta hurrengo 10 egunetan azken bultzada emateko eskaria egitera gatozkizue. Dakizuenez azaroan ekin zion Xaloa Telebistak, Topagunea, Tokikom eta Udalbiltzaren babesarekin diru-bilketa kanpainari. Lizentzia lortu ondoren, 50.000 euro behar ditu beharrezko azpiegitura martxan jarri eta emititzen hasteko. […]
65.000  “ALEA” ereinda, 2015ean uzta oparoa
Euskaltzaleen Topagunea  -  14/12/12
Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, urtarrilaren 16tik aurrera, Araban, astero kaleratuko den ALEA aldizkari euskaldunaren “0 alea”ren banaketa masiboa egin zen. 65.000 ale banatzea zen erronka eta lortu genuen!! Arabako eragile desberdinen elkarlanari esker ALEA Arabako hamaika txokotara heldu zen! Kuadrilla guztietan banatuta (Zuian , Aiaraldean, Añanan, Lautadan, Arabar Errioxan, Trebiñun eta Mendialdean) lurraldeko 40 […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  14/12/12
Gaur, abenduak 12, Euskara aniztasunean topaketan aurkeztu da Euskara partekatzen duguna dokumentua, Euskaltzaleen Topaguneak aniztasunari buruz (hizkuntza, kultura eta jatorri aniztasunari buruz, batik bat) duen ikuspegia azaltzen duen dokumentua. Euskaltzaleen Topaguneak eta tokian tokiko elkarteek hainbat egitasmo jarri dituzte martxan azken urteotan aniztasuna lantzeko. Egitasmo horien gidaritzan aritzen diren bazkideek Topaguneko lantaldeko kideekin batera landutako […]
Kameratoiaren X.edizio arrakastatsua Durangoko Azokan
Euskaltzaleen Topagunea  -  14/12/11
Bigarren urtez Kameratoia, Euskal Herriko Ikus-entzunezkoen Rallya Durangoko Azokako Irudienea, ikus-entzunezkoen plazaren baitan antolatu da eta iazko arrakasta berretsi du bere 10. edizioan. Guztira 26 taldek eman dute izena lehiaketan eta horietatik, 24 etorri ziren Abenduaren 6ko aurkezpenera. 48 ordu beranduago, 22 taldek entregatu ahal izan zituzten euren film laburrak. Denbora honetan, 18 eta 35 […]

    1. Datuen arduraduna: Euskaltzaleen Topagunea
    2. Datuen helburua: Topagunearen egitasmo eta ekimenen berri bidaltzea.
    3. Datuen biltegia: Profesional Hosting-n ostatutako datu-basea
    4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.

    + 2 = 9