Mintzapraktika

Mintzalagun egitasmoak sendotzeko hitzarmena sinatu dugu AEK eta Maramararekin

Mintzalagun egitasmoak indartu eta parte hartzaileak euskaldunen mugimenduan txertatzeko, hitzarmena sinatu dugu AEK eta maramara* taldearekin. Azken honek, online aritzeko Mintzanet egitasmoa kudeatzen du. Hitzarmenaren aurkezpenean, euskararen alde alea jarri nahi duten euskaldunei egitasmoetan parte hartzeko deia luzatu diegu. Gero…

Mintzalagunek “zurekin” hitz egin nahi dute

Gaur aurkeztu ditugu 2015-2016 ikasturteko Mintzapraktika egitasmoak Euskaltzaleen Topaguneak eta GEU euskaltzaleen elkarteak. Aurtengo izen emate kanpainaren helburua da, euskarari ekarpena egiteko kontzientzia duten hiztun onak mintzalagun egitasmoetara erakartzea. “Praktikatu behar dutenei laguntzeko”, Manuel Moreno Euskaltzaleen Topaguneko ordezkariak prentsaurrekoan aipatu…

Eskermile Bera!

Pasa den larunbatean, maiatzaren 30ean, Euskal Herriko Mintza Eguna izan genuen Beran. Herriko solaslagunek egun pasa ederra eskaini ziguten bertaratutako mintzalagun eta euskaltzaleei, hamaiketako, ibilbide gidatu, dantzaldi eta guzti. Argazkiekin gozatzeko unea da. Berara heldu berri, ongi etorria eta hamaiketakoa…