Mintzapraktika

Jauzi egin genuen Hondarribian!

Nabari zen handia izango zela, Euskal Herri osotik etorritako mintzalagunak autobusetatik jaitsi orduko. Arraun elkartekoek Bidasoan gora etorrita Hondarribian festa piztu orduko. “Itxeki euskarari” paineluak jantzita, harro,  Abiyuan txarangarekin kalejiran hasi ginen unetik. Harro gaude bidelagun eta bidelariek jauzi egin…

Mintzapraktikaren bueltan jardunaldia urriaren 19an Arrasaten

Arrasateko Zahar-Berri egitasmoak 20. urteurrena ospatzen duela baliatuz, Mintzapraktikaren bueltan jardunaldia antolatu du Arrasateko AED elkarteak, Euskaltzaleen Topagunearekin elkarlanean. Datorren urriaren 19an egingo da jardunaldia, Arrasateko Kulturaten, areto nagusian. Jardunaldian mintzapraktika programen inguruko ekarpenak zein egitasmotik kanpoko eragina zabaltzeko proposamenak…

Auzoko eta Mintzapraktika egitasmoetarako dinamizatzailea behar da Eskoriatzan

Eskoriatzako udalak eta Euskaltzaleen Topaguneak lankidetzan dituzten bi proiektu hauetarako dinamizatzailea aukeratzeko deialdia zabaldu da.   Eskatzen da: Bi hizkuntza ofizialak ongi jakitea. Taldeak dinamizatu eta kudeatzeko gaitasuna. Eskoriatza eta bertako eragileak ondo ezagutzea. Hizkuntzekiko sentsibilizazioa. Harremanetarako gaitasuna. Aniztasunarekiko interesa.…

Mintza Egunaren kronika iruditan

Euskararen, jaiaren eta bizitasunaren marka utzi zuten Euskal Herri osotik etorritako mintzalagunek maiatzaren 14an! Eguna eguraldi kaxkarrarekin esnatu zen arren, orduak aurrera joan ahala, giroa berotuz joan zen eta arratsaldeko erromerian zapi gorriak airean ibili ziren jaira hurbildutako guztiak. Atarrabian…