Hitzarmengintza

eta hau #ZergatikEzEuskaraz?

Martxa onean da jadanik eta hau, zergatik ez euskaraz? sentsibilizazio kanpaina. Aurretik iragarri genuen modura, hizkuntza paisaia euskalduntzeko kanpaina honek 14 herritan eman ditu lehen urratsak, eta apurka-apurka ari gara herri eta eskualde ezberdinetatik testigantzak jasotzen. Hilabetean zehar Araba, Bizkaia…

Elkarteetan euskararen erabilera sustatzeko metodologia eskuliburua aurkeztu du Topaguneak

“Elkarteetan eragiten hitzarmengintzaren bidez. Entitateak euskalduntzeko metodologiaren garapena” eskuliburua aurkeztu du Topaguneak gaur, ekainaren 22an Bilbon, Bizkaiko Foru Liburutegiko ekitaldi aretoan. Eskuliburu honek, era guztietako elkarteetan euskararen erabilera sustatzeko metodologia garatzen du. Euskara elkarteek 20 urtetan gizarteko eremu sozioekonomiko ezberdinetan…

Hitzarok Ordizia Rugby Elkartearekin hitzarmena sinatu du

Urriaren 2an Ordiziako Hitzaro Euskara Elkateak eta Ordizia Rugby Taldeak euskararen erabilera sustatzeko hitzarmena sinatu dute. Hitzarmena 2.009ko otsailean hasitako lankidetzaren emaitza da. Hilabeteak eman dituzte adostutakoa lantzen, eta hitzarmenean jasotakoa bideratzen jardungo dute aurrerantzean. Hitzarok “Elkarteetan Eragiten Hitzarmengintzaren bidez”…