Lagun taldeak

Euskarara hurbildu nahi ditugun herritarrak eta bide horretan bidelagun izango diren euskaldunak elkartzen diren espazioa da lagun-taldea.

Helburua, elkarren arteko komunikazioa euskaraz burutzea da, pausuz pausu, euskara ezagutu eta oinarrizkoena erabiltzeko gaitasuna izan dezaten auzokideek.

Auzotar eta Auzokideek osatzen dituzte taldeak. Auzotarrak euskaraz bizi diren herritarrak dira, eta auzokideak euskarara gerturatu nahi dutenak. Herritar guztientzako irekia da eta bi profilak dira beharrezkoak taldea osatzeko.

Astero burutzen dira saioak, ahalik eta giro erosoenean eta ludikotasuna oinarri hartuta. Saio bakoitzean oinarrizko komunikaziorako gako batzuk barneratzeko dinamikak egiten dira. Horiek gidatzeko dinamizatzaile bat egoten da herri bakoitzean.

laguntaldea3

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude