Euskara aniztasunean topaketa

Euskaltzaleen Topaguneak euskara eta jatorri, kultura edota hizkuntza aniztasuna oinarri harturik Topaketa antolatu du. Topaketa abenduaren 12an burutuko da Andoaingo Martin Ugalde Kutur Parkean, goizez. Badira hainbat urte Euskaltzaleen Topaguneak Mugimendu gisa jatorri, kultura eta hizkuntza aniztasuna jorratzen dihardugula. Topaketarekin egindako bidearen berri eman eta hausnarketa partekatu nahi dugu etorkizuneko lankidetzetarako bideak zabaltzeko oinarri gisa. Izan ere, aniztasuna euskararen normalizaziorako erronka dela deritzogu eta Mugimendutik erronka horri gogotsu heldu dio. Euskal Herri zabalean hainbat egitasmo eta ekimen abian ditugu. Era berean, aurten, Mugimenduak aniztasunaren baitako hausnarketa burutu du eta berau ere aurkeztuko da.

Laburbilduz, Topaketak hiru helburu nagusi ditu:

  • Euskaltzaleen Topaguneak jatorri, kultura eta hizkuntza aniztasunarekiko duen ikuspegia zabaltzea.
  • Euskaltzaleen Topaguneak abian dituen egitasmo eta ekintza lerroak partekatzea.
  • Etorkizuneko erronken baitan hausnarketa bultzatzea eta lankidetzarako bideak zabaltzea.

Topaketen egiturari eta edukiei dagokionez, hausnarketa teorikotik abiatu eta harrera, harrera linguistikoa, hezkuntza eremua eta sentsibilizazio lantzeko baliabide egitasmo zehatzak aurkeztuko dira. Topaketa amaitzeko, etorkizunari begirako dauden erronkak eta aukera posibleak jorratuko dira, alorra jorratzen duten hainbat aditurekin.

Topaketa irekia eta doakoa da. Euskara eta aniztasunarekiko interesa duen oro gonbidatu nahi dugu, izan norbanako, euskalgintzako eragile, jatorri ezberdinetako elkarte, erakunde publikoetako teknikari edo arduradun politiko nahiz hezkuntza alorreko hezitzaile. Bidea partekatzearekin hasi nahi dugu, elkarrekin hausnartu eta elkarrekin bidea egiteko.

 

Egitaraua

9:00-9:15 Aurkezpena

Elena Laka, Euskaltzaleen Topaguneko Lehendakaria

Itziar Pildain, Gipuzkoako Foru Aldundia- Migrazio eta Aniztasun Zuzendaria

9:15-9:35 “Euskara, partekatzen duguna” dekalogoaren aurkezpena

Jasone Mendizabal, Euskaltzaleen Topaguneko Zuzendaria

9:35-10:20 Etorri berriei Harrera Orokorra euskararen ikuspegitik

Getxoko esperientzia- Rocio Luces, Egizu Getxo Euskaldun Elkartea

Onki Xin harrera egitasmoa, Pasaiako esperientzia-Ainara Santaquiteria, Euskaltzaleen Topagunea

10:20-10:50 Harrera Linguistikoan bidea eginez

Auzoko egitasmoa; Arrasateko eta Aretxabaletako esperientziak- Maitane Unamuno, Ekin Emakumeak Elkartea eta Irati Urkia, Loramendi Euskara Elkartea

10:50- Atsedena

11:20-11:50 Aniztasunaren trataera hezkuntzan

Gurean euskaraz, ume zein gazteak euskarara gerturatzen-Meritxel Etxagibel, Berbaro Elkartea (Durango)

Lingolang.net, hizkuntza aniztasuna eskoletan lantzen- Itsaso Lekuona, Euskaltzaleen Topagunea

11:50-12:20 Sentsibilizazioa lantzeko baliabideak

Hiztegitxoak.eu/hizkimizki.com, oinarrizko hiztegiak zabaltzen- Sonia Perez, Euskaltzaleen Topagunea

Hesiak Gainditzen dokumentala, euskarara gerturatu direnei esker ona- Aizpea Otxandiano, Txatxilipurdi Elkartea

¿Compartimos? tailerra, erdaldunei euskaltzaleon kezkak partekatuz- Oskar Zapata, Euskaltzaleen Topagunea

12:20- 12:40 Euskal herritarrok zein iritzi eta jarrera ditugu?

“Hizkuntza eta kultura aniztasuna Euskal Herrian gaur, eta horren inguruko jarrerak eta iritziak” ikerketaren aurkezpena. Asier Etxenike, Aztiker/ Gipuzkoako Foru Aldundia

12:40- 13:40 Mahai ingurua: Aniztasuna euskararen normalizaziorako aukera gisa

Mahai ingurua: Hizlariak: Belen Uranga (Soziolinguistika Klusterra) eta Xabier Aierdi (EHU).

Moderatzailea: Jasone Mendizabal (Euskaltzaleen Topagunea)

13:40- 14:00 Etorkizunera begira aukerak lantzen

Etorkizuneko murala osatuko dugu guztion artean

14:00 Amaiera

 

 

 

Oharrak:

Antolakuntza lanak errazteko, izena eman behar da orialde honetan bertan aurkituko duzuen izen-emate formularioaren bidez (doakoa da). Plaza mugatuak daude. Izen emate epea abenduaren 10a. Informazio gehiagorako edota zalantzak argitzeko: aniztasuna@topagunea.org / 943 59 11 86 (Mikel Ozaita).

 

Kargatzen…