Agenda

Urr
10
al.
Auzokoak dokumentala Arrasaten @ Arrasateko Kultur Ate, Jokin Zaitegi aretoa
Urr 10 @ 18:30 – 19:30

auzokoak-kartelaGure herrietan bizi dugun aniztasuna kontuan hartuz, jatorri ezberdinetako herritarrak euskarara gerturatzeko hainbat egitasmo jarri ditu martxan Euskaltzaleen Topaguneak azken urteetan. Elkarrekin eta euskaraz bizitzea posiblea dela erakusten diguten proiektuak dira, eta horretarako ezinbestekoa da euskaldunon ekarpena. Mezu hori zabaltzen laguntzeko sortu da “Auzokoak” dokumental laburra, Auzoko egitasmoan parte hartzen duten hainbat herritarren bizipenetatik abiatuz.

Urr
13
og.
Auzokoak dokumentala Gasteizen @ Oihaneder euskararen etxea, Gasteiz
Urr 13 @ 19:00 – 20:00

auzokoak-kartelaGure herrietan bizi dugun aniztasuna kontuan hartuz, jatorri ezberdinetako herritarrak euskarara gerturatzeko hainbat egitasmo jarri ditu martxan Euskaltzaleen Topaguneak azken urteetan. Elkarrekin eta euskaraz bizitzea posiblea dela erakusten diguten proiektuak dira, eta horretarako ezinbestekoa da euskaldunon ekarpena. Mezu hori zabaltzen laguntzeko sortu da “Auzokoak” dokumental laburra, Auzoko egitasmoan parte hartzen duten hainbat herritarren bizipenetatik abiatuz.

Urr
14
ol.
Auzokoak dokumentala Antzuolan @ Antzuola (Oiaran)
Urr 14 @ 18:00 – 19:00

auzokoak-kartelaGure herrietan bizi dugun aniztasuna kontuan hartuz, jatorri ezberdinetako herritarrak euskarara gerturatzeko hainbat egitasmo jarri ditu martxan Euskaltzaleen Topaguneak azken urteetan. Elkarrekin eta euskaraz bizitzea posiblea dela erakusten diguten proiektuak dira, eta horretarako ezinbestekoa da euskaldunon ekarpena. Mezu hori zabaltzen laguntzeko sortu da “Auzokoak” dokumental laburra, Auzoko egitasmoan parte hartzen duten hainbat herritarren bizipenetatik abiatuz.

Abe
22
og.
Willis Drummond eta Inoren ero ni
Abe 22 @ 21:30 – 23:30

Abenduak 22, osteguna. Bilboko Kafe Antzokian, 21:30ean.

Sarrera: Aldez aurretik 10€. Egunean bertan 12€.

ostera_willis-inoren

Willis Drummond. “Tabula Rasa” willis drummond taldearen bosgarren estudioko lana da. Lan berri honetan, 90. hamarkadako eszena independente eta alternatiboak, 80etako post-punka tarteka edota Dead Boys bezalako taldeen hasieretako punk-rocka ere sentitzen ahal dira.

Inoren ero ni Disko berriaz datoz: Iennei. Dantza beltza. Beltzean dantza. Coupages#01 (disonantzia) eta lau diskoren ondotik heltzen da bostgarrena. Egungo laukoteak elkarrekin eta elkarrekikoan ondu lehenengo lana izaki, diskoak badu berritik. Laburra ekoizpena baina durduzagarrian luze eta arraroan oro atsegin.

Urt
20
ol.
Auzokoak dokumentala Iruñean (Txantrea auzoan) @ Euskaldunon Biltoki (Txantrea auzoan)
Urt 20 @ 20:00 – 21:00

auzokoak-kartelaGure herrietan bizi dugun aniztasuna kontuan hartuz, jatorri ezberdinetako herritarrak euskarara gerturatzeko hainbat egitasmo jarri ditu martxan Euskaltzaleen Topaguneak azken urteetan. Elkarrekin eta euskaraz bizitzea posiblea dela erakusten diguten proiektuak dira, eta horretarako ezinbestekoa da euskaldunon ekarpena. Mezu hori zabaltzen laguntzeko sortu da “Auzokoak” dokumental laburra, Auzoko egitasmoan parte hartzen duten hainbat herritarren bizipenetatik abiatuz.

Urt
25
az.
[Topaldia Durangon] Euskararen herria: zubiak eta palankak @ Landako elkartegia, Durango
Urt 25 @ 09:00 – 17:30

topaldia_kartela2017(egitaraua)     (izen-ematea)

Euskaltzaleen Topaguneak urtero antolatzen duen Topaldia jardunaldian, Euskaltzaleen Mugimenduarentzako interesekoak diren gaien gainean hausnarketa egiteaa bilatzen du. Aurtengo Topaldia bi egunekoa izango da, urtarrilaren 25 eta 26an egingo da Durangoko Landako Elkartegian, “Euskararen herria: zubiak eta palankak” titulupean.

2001 urtetik aurrera, ezinbesteko hitzordu bihurtu dira mugimenduko kideen formaziorako, elkartrukerako eta hausnarketarako antolatzen diren jardunaldiak. TOPALDIA, Euskaltzaleen Mugimenduaren barne gogoetarako tresna batzuetan, kanpoko eragile eta norbanakoekin elkartrukea bideratzeko espazioa bestetan, barne elikadura iturri ezin hobea dira beti.

Hamairu  joan dira honezkero eta une honetan 14. Topaldia aurkezten ari gara.

Aurtengoan, elkarlana eta zubigintza aztertu nahi ditugu ikuspegi ezberdinetatik:

  • Tokiko Administrazioa eta tokian tokiko euskaltzaleen elkarteak zein euskalgintzaren arteko harremanez arituko gara.
  • Euskararen lurraldeak bizi dituen errealitate ezberdinei ere begiratua emango diegu. Euskal Auntonomi Erkidegoa, Nafarroa eta Ipar Euskal Herriko harremanak aztertuko ditugu, euskararen normalizazioaren ikuspegitik.
  • Gizarte eragile eta hizkuntza komunitateen arteko loturetaz ere aritu nahi dugu. Euskaratik gertu eta hurrun bizi diren komunitateen arteko harremanak landu, eta bereziki komunitate horietako kideen bizipenetatik ikuspegi ezberdinak aztertu eta aurkeztu.

Aztergaia hiru atal nagusitan banatu dugu eta horietariko bakoitzerako gaia kokatzeko aurkezpen hitzaldiak eskaintzearekin batera, gogoetarako tartea eta esperientzia eredugarriak ere aurkeztuko dira.

Finean eta euskararen normalizazioaren ikuspegitik, etorkizunera begira jarrita, zertan eta nola areagotu harremana eta elkarrekiko ikuspegia da landu nahi duguna.

Euskararen Herria, normalizazio prozesuari begira dituen palankak aurreikusita eta beharko lituzkeen zubiak irudikatuta, urrats berriak ematen jarraitzeko.

Dagoeneko zabalik dago izen ematea gaurtik hasi eta  urtarrilaren hogeira bitartean.

Egitaraua Topaldiaren webgunean aurki dezakezue eta izen-ematea ere bertatik egin daiteke.

Urt
26
og.
[Topaldia Durangon] Euskararen herria: zubiak eta palankak @ Landako elkartegia, Durango
Urt 26 @ 09:00 – 17:30

Ira
20
az.
ZIRKO TAILERRA
Ira 20 @ 17:30 – 18:30

ZIRKO TAILERRA

  • Noiz? Irailak 20, 17:30. Iruñea.
  • Non? Biltokia Aretoan
  • Euskaldunon Biltokia Elkarteak antolatuta 

Zirkoa elementu artistikoa da . Gizakiaren jarrera eta gaitasun artistikoak garatzen laguntzen du. Haurrak egoera ezberdinei eta beren buruari aurre egiteko prestatzen dira. Desafioa erabiliz teknika ezberdinen bidez gaitasun pertsonalak  balioztatzen ditu, betiere  “diziplina” eta zehaztasun handiarekin. Baina hori bai, BETI jolasaren bidez eta gauza guztien gainetik errespetua oinarri izanda. Pertsonaren auto gainditzea, bere buruarekiko errespetua; honek guztiak hartzen dio aurre lehiari,  noski!!

Erritmoa, gorputzaren gaineko kontrola, indar fisikoa lantzea, oreka lantzea eta koordinazioa, gorputzaren postura, alde-batekotasuna, orientazioa, malgutasuna, sormena.

Umorea, lotsei eta konplexuei aurre egitea, bakoitzak bere burua baloratzea, gainditzea, autodiziplina, autoestima, geure buruarekiko errespetua, sormena eta adorea.

Ira
24
ig.
PATATA TROPIKALA; “BIZIKIDETZA; KALEAN OTSO ETXEAN USO ”
Ira 24 @ 17:00 – 18:00

  • Irailak 24, 17:00
  • Arespalditza. Udaletxeko aretoan.
  • Hogeitalau elkarteak antolatuta. 

Azken uneko berria!!!!!!!!! Azken uneko berria!!!!!!!!! Hiru Txerritxoak desagertu dira!!!!!. Gertaerak ez daude batere garbi, baina otsoak desagerrarazi dituela dirudi…. Egunkarietan berri hau zabaldu da!!. Herri guztiak otsoa errudun dela esaten du. Orduan FERNANDEZ eta FERNANDEZ Detektibeek ikerketa bat abiatu dute…TXONTXONGILOAK, ANTZERKIA, ILUSIOA eta IRUDIMENA nahastu ditugu Antzezlan dinamiko eta dibertigarria sortzeko, baina baita ere pentsatu arazi egiten gaituena.

ZIRKO LORETSUA; “Lapurretak”
Ira 24 @ 17:00 – 18:00

  • Irailak 24, 17:00
  • Gasteiz, San Martin eskola
  • GEU Elkarteak antolatuta

Ikuskizun umoretsua eta partehartzailea da. Zigor Ozpin lapurretak egiten ditu baina ez da politikaria, PAILAZOA baizik. Munduari mila bira emanda eta ehundaka emanaldi ikusi eta gero, martxan jarri da bere estiloa eramaten duen ikuskizun berria

Lortuko du garaile ateratzea? Edo agian jendeak bere aurpegia tomatez josiko du?

Gertatutakoa gertatuta, espero dut giroa hankaz gora jartzea eta partehartzaileei momentu atsegin bat pasaraztea.