Gau Beltza antolatzeko ikastaroa UEUrekin elkarlanean

Gau Beltza edo Arimen gaua izenez ezagutzen da urriaren 31an, Domu Santu egunaren bezperan, gero eta herri gehiagotan ospatzen den gaualdia. Euskal Herrian jasotako tradizio eta ohituretan oinarrituta Gau Beltza antolatu nahi dutenei zuzendutako ikastaroa prestatu dugu aurten UEU eta Euskaltzaleen Topaguneak. 

Urriaren 31ko gauaren bueltan, erritu ezberdinak egin izan dira Euskal Herrian (Europako beste herri batzuetan egin izan diren modura). Gero eta ezagunagoak dira kabalazak edo arbiak hustu, aurpegi forma eman eta bide bazterretan argiztatuta jartzen zituztela gogoratzen duten aiton-amonen testigantzak. Duela urte batzuk berriro herri ezberdinetan egiten hasiak dira ospakizun hauek.

Ospakizun hauen inguruko bilketa lan handia egin izan da azken urteotan gurean. Hainbat eskualdetan ohiturak berreskuratzeko ariketak egin dira eta ikerketa etnografikoa ere egin eta argitaratu dute Josu Ozaita eta Jaime Altunak (“Itzalitako kalabazen berpiztea” liburuan jasotako ikerketa). 

 

Gau Beltza ospatu nahi zenuke zure herrian?

Gau Beltzaren ospakizuna hedatzeko helburuarekin egun bateko ikastaroa antolatu dugu UEUren udazkeneko ikastaro eskaintzaren baitan.  Bertan oinarri teoriko eta praktikoak eskainiko dira, baita herri ezberdinetan egindako esperientziak ezagutu ere.  Gainera, jaia antolatzen laguntzeko baliabide kutxa opari izango dute ikastaroan parte hartzen dutenek.  

Gau Beltza antolatzeko asmoa duen edozeini zuzendua dago ikastaroa (euskaltzaleen elkarteak, ikastetxeak, kultur elkarteak, euskara eta kultur zerbitzuak,…)

Ikastaroa Eibarko Markeskoa jauregian egingo da, irailaren 21ean (larunbata), goizeko 9,30etik arratsaldeko 6,00etara. Izen-ematea UEUren webgunean egin daiteke. 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude