Gau Beltzari buruzko ikastaroa antolatu dugu (UEU).

Gau beltzaren arima bizirik!🧙‍♀️
Berpiztutako kalabazen argia🎃
 
Ikastaro interesgarria antolatu dugu. Sustraietara bidaiatuko dugu eta arimen gaua berpiztu.
  • Informazio gehiago hemen 
  • Oinarri teorikoa: Josu Ozaita eta Jaime Altunaren “Itzalitako kalabazen berpiztea” ikerketa.

Badira urte batzuk globalizazioaren ufadaz Halloween ospakizuna zabaltzen ari dela Euskal Herrian. Ospakizun hau Domu Santu bezperan ospatzen da, urriak 31ako gauean. Era berean, azken urteotan beste ikuspegi batez antolatzen ari da ospakizuna, “Gau Beltza” edo ”Arimen Gaua” ardatz harturik. Izan ere, Domu Santu egunaren bueltan erritu ezberdinak egin izan dira Europa osoan eta baita Euskal Herrian ere. Kalabazak edo arbiak hustu, aurpegi itxura eman eta bide bazterretan argiztatuta ipintzen zireneko kontakizunak badira. Gozokiak, gaua, beldurra, kalabazak, mozorroak… elementuak oinarri dituzten jai hauek erakargarritasun handia dute haur eta gaztetxoentzat batez ere.

“Itzalitako kalabazen berpiztea” (Altuna & Ozaita, 2018) lan etnografikoa oinarri hartuta, Euskaltzaleen Topaguneak ospakizuna herrietan antolatu nahi dutenentzako baliabideak eskuragarri jarri nahi ditu. Horretarako, Gau Beltza antolatzen laguntzeko gida sortu du antolatzaile eta parte-hartzaile gaztetxoen esperientziak jasota. Formakuntza saio honetan bidean ikasitakoa denon eskura jarri nahi da.

 
 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude