Auzoko egitasmoa berriro martxan

Auzoko egitasmoaren ikasturte berriari hasiera eman diogu aste honetan Gasteizen, Oihaneder Euskararen Etxean. Bertan bildu ginen astelehenean udazken honetatik aurrera herriz-herri Auzoko egitasmoa dinamizatzeko lanetan arituko diren lagunetako batzuk eta ikasturte berriari begirako lanei ekin genien. 
 

Auzoko: Herrietako hizkuntza aniztasuna plazara 

auzoko-egitasmoa-dinamizatzaileak

Auzoko egitasmoaren dinamizatzaileak

Euskal Herrian bizi dugun hizkuntza eta kultura aniztasunaren aurrean, Auzoko egitasmoak euskararako gerturapenean lagundu nahi ditu euskaratik urrun sentitzen diren herritarrak, modu parte-hartzaile eta horizontalean, denon jatorrizko hizkuntzei aitortza eginaz. 

 
Herritar orok har dezake parte Auzokon, auzotar moduan (euskaraz badakite) edo auzokide moduan (euskaraz ez badakite). Auzokideek euskararako ibilbidea auzotarren eskutik egitean dago gakoa; beraz bi perfilak dira beharrezkoak egitasmoak osotasuna izan dezan.
 

Bederatzi herritan martxan

Ikasturte berrian, Auzoko Euskal Herriko bederatzi herrietan izango dugu martxan: Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, Donostia, Eskoriatza, Gasteiz, Ibarra, OƱati eta Soraluzen, hain zuzen ere. 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude