Laburbira: filmak aurkezteko azken eguna abenduak 15

LBB_lanak300x2002018ko Laburbiran parte hartzeko epea abenduaren 15ean bukatuko da. Datorren urtarrilean aukeratuko dira zirkuituaren 2018ko edizioan eskainiko diren lanak. Aurretik, esan bezala, abenduaren 15erarte aurkeztu ahal izango dira proposamenak. 2015etik hona ekoiztutakoak, fikziozkoak eta 18 minututik beherakoak izan behar dute lanek. Urte osoan zehar jasotako lanekin batera aztertu eta ondoren herriz herri eskainiko diren filmak aukeratuko dira.

XV.edizioa beteko du 2018an Laburbirak. 15 urtez sortzaileen lanak ezagutaraziz, euskaraz ekoizten jarraitu dezaten eta ikusleei gurean sortutako zineaz gozaraziz. Izan ere, film laburren hedapenean lagundu eta Euskal Herrian ezagutarazteko helburuz jaio zen Laburbira

Gaur egun, urte osoan zehar jasotzen ditugu sortzaileek bidalitako lanak. Hala ere, aukeraketa egin aurretik lanak bidaltzeko epea zabaltzea beharrezkoa zela ikusi genuen. Horregatik egiten dugu deialdi zabala zirkuituan parte hartzeko interesa duten guztiek beraien proposamenak bidal ditzaten. 

Abenduaren 15era arte

Laburbirarako filmak leire@topagunea.eus helbidera bidali behar dira. Urte osoan zehar dago lanak bidaltzeko aukera, esan bezala, baina abenduaren 15a baino lehen jasotakoak sartuko dira 2018ko Laburbirarako aukeraketan. Beranduago jasotakoak 2019ko Laburbirarako gordeko ditugu.

Hiru baldintza bete behar dituzte Laburbirako lanek:

  • euskaraz sortutakoak izatea,
  • fikziozko lanak izatea, eta
  • 2015a baino beranduago sortu izana.

Laburbira 2018

Hurrengo Laburbira 2018ko martxoa eta apirila bitartean izango da. Urtero modura, Euskal Herriko hamarka herrietan egingo dira ordu eta laurden eta ordu eta erdi arteko iraupena izango duten emanaldiak. Iazko edizioan adibidez, zortzi film labur ikusi ahal izan ziren Euskal Herriko 29 herritan. Hortaz gain, New Yorken, Londonen eta Parisen ere ikusi zituzten Laburbirako filmak.

Laburbirari buruzko informazio guztia, iazko kartelera, lanak aurkezteko baldintzak zeintzuk diren, hemen azaltzen da.

 

Topaguneak, euskarazko ikus-entzunezkoen sortzaileei bultzada emateko, beste hiru egitasmo ere antolatzen ditu: Benito Ansola Saria, Durangoko Azokako Irudienea gunea eta Kameratoia.

1 comment for “Laburbira: filmak aurkezteko azken eguna abenduak 15

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude