Udagoieneko Ostera Berrizen hasiko da Anariren zuzenekoaz

Euskarazko Bizkaiko Kultur zirkuituak Berriz, Igorre, Bilbo, Arrigorriaga eta Leioa bisitatuko ditu XVIII.edizio honetan. Aurtengo Udagoieneko Ostera urriaren 21etik abenduaren 2ra izango da eta sei zuzeneko emanaldi izango ditu:  Anari, Larregi eta “Hesian” taldeko Fran eta Zuriñeren akustikoa, Kepa Junkera eta Sorginaken “Maletak” ikuskizuna, Su Ta Gar taldearen zuzenekoa, Ez dok Hiru eta Miss Karaoke

Bizkaiko Kultur zirkuituaren XVIII.edizioa antolatu du Euskaltzaleen Topaguneak, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin.  Aurtengo Udagoieneko Ostera Anarik zabalduko du, Berrizen, eta azaroan zehar Igorren, Bilbon eta Arrigorriagan izango dira beste lau emanaldi. Leioan izango da azken hitzordua, Miss Karaoke antzerkia ikusteko aukera eskainiz.

Euskaltzaleen Topagunea eta Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkariak Udagoieneko Osteraren aurkezpenean

Gaur izan da, hain zuzen, XVIII. kultur zirkuituaren aurkezpena, Bilbon. Bertan izan dira Euskaltzaleen Topaguneko zuzendaria, Jasone Mendizabal; Bizkaiko Foru Aldundiko euskara eta kultura diputatu, Lorea Bilbao eta  Ana de Castro, Aldundiko euskara sustapenerako zuzendaria.

 

Puntako musika eta antzerkia

Aurtengo zirkuituan, puntako musika eta antzerki lanak izango dira protagonista, erreferentzia diren euskal musikarien zuzenekoekin eta istorioak modu originalean kontatzen dituen antzerki berritzaileekin.

Udagoieneko Ostera kultura maite duten euskaltzaleak sorgintzeko moduko kartel batekin dator:  Anari, Larregi eta “Hesian” taldeko Fran eta Zuriñeren akustikoa, Kepa Junkera eta Sorginaken “Maletak” ikuskizuna, Su Ta Gar taldearen zuzenekoa, Ez dok Hiru eta Miss Karaoke

 

Programazioa eta sarrerak

Urriaren 21ean hasi eta abenduaren 2ra arte, beraz, puntako sei ikuskizun izango dira Bizkaiko sei aretotan.

Musikaren eta antzerkiaren bueltan gozaraztea da Udagoieneko Osteraren helburua. Euskaltzaleen arteko harremanak artez, sormenez eta gozamenez, gertutik goxatzea.

Hona hemen aurtengo programazioa ikusgai

Sarrerak  Interneten, BBKren kutxazainetan eta aretoetan bertan erosi daitezke. Su Ta Garren kontzerturako, Kafe Antzokiaren webgunean edo Ticketea atarian ere eskuratu daitezke.                                                  

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude