Martxan dira Euskararen Ginkanak Gasteizen, Buruntzaldean eta Urola Kostan

Udazkeneko Euskararen Ginkanak abiatu dira. Azken urteotan egin den modura, Kutxa Ekogunearen eskutik antolatutako ginkanak hiru hitzodu ditu hurrengo asteotan, bat Araban eta bi Gipuzkoan: Gasteiz, Buruntzaldea eta Urola Kosta. Euskararekin eta euskaraz jolastea helburu duen ekimena bi erakunde antolatzaileok hizkuntzarekin dugun konpromisoarekin bat eginda sortu zen. Hizkuntza praktika ekologikoak sustatzeko helburuz abiatutako ekimena da Euskararen Ginkana eta Euskal Herri mailan burutu diren 5 edizioen ostean (aurtengo urtarrilean bukatu zen bosgarrena), herri eta eskualdeetako Euskararen Ginkanak egiteko urratsa egin dugu.

Gazteei zuzendutako ginkanak

Hiru ginkana jokatuko dira 2017ko udazkenean, bertako euskaltzaleen elkarte, udal eta gaztelekuen partehartzearekin. Izan ere, hiru ginkana hauek ezaugarri bat partekatzen dute: gazteei zuzendutakoak dira. Ez dira adin tarte berdinetara zuzendutakoak hirurak, baina gazteak dituzte ginkana guztiok helburu.

Hiru kasuetan lau laguneko taldeak osatu eta beraien herrietan hizkuntza-ekologistak izateko probak burutu beharko dituzte lehiakideek.

Bi fase izango dituzte lehiaketek:

  • Lehen fasean ONLINE probak izango dira, denak ere taldean egitekoak eta webgunearen bidez jarraitu ahal izango direnak.
  • Bigarren fasean, aurreko faseko lau talde onenek FINALA izango dute, aurrez aurre sariaren bila lehiatuz. 

Parte hartze epe ezberdinak dituzte lehiaketek: Buruntzaldea eta Urola Kostan talde parte hartzaileen izen-emate epea urriaren 3tik 19rainokoa da. Gasteizen berriz, irailaren 17an hasi zen izen-ematea eta urriaren 27rartekoa izango da. 

Xehetasun gehiagotarako, sartu Ginkana bakoitzeko webgunean.

 

Gasteizko Euskararen Ginkana

Buruntzaldeko Euskararen Ginkana

Urola Kostako Euskararen Ginkana

 

 
 

 

 

 

 

 

Hirugarren edizioa Gasteizen

 
Gasteizen hirugarren edizioa du Ginkanak aurtengoan. Aurrekoak arrakasta handiarekin eta parte hartze zabalarekin egin ziren eta hirugarren edizio honetan ere  froga eta erronka berriak proposatuko zaizkie parte hartzaileei. Buruntzaldea eta Urola Kostan berriz, lehen edizioa izango dute aurten.

 

 

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude