Kameratoian 13 film labur lehiatuko dira urriaren 28an

Hemezortzi taldek eman zuten izena 13.edizio honetan eta haietarik hamahiruk entregatu diote antolakuntzari egin beharreko film laburra. Urriaren 28an Kameratoia rallyaren hiru film sarituak eta publikoaren saria jasoko duen taldearena ezagutuko dugu.

EZB-kameratoia580

Aurtengo edizioan aurkeztu diren taldeen erdiek Kameratoian parte hartzen duten lehen aldia dute eta talde hauetako partaide gehienek 20-22 urte bitartean dituzte. Pozik egoteko moduko albisteak dira horiek, Rallyaren helburua zein den kontuan izanik: gazteak euskarazko ikus-entzunezkoak sortzera bultzatzea.

Ekitaldia 12:30etan hasiko da, Lekeitioko Ikusgarri zine aretoan eta aurreikusten da 15:00etan amaitzea.

2600€ saritan

Film laburrak egiteko 48 ordu izan dituzte parte hartzaileek eta datorren larunbatean, urriaren 28an, jakingo da zeintzuk diren aurtengo sarien irabazleak. Lekeitioko Ikusgarri zine aretoan burutuko da sari banaketa eta 2600€ banatuko dira saritan. 1.200 euro jasoko ditu film labur onena egiten duen taldeak, 800 euro bigarrenak eta 600 euro hirugarrenak.

Yogurinha Borova eta Mikel Zumeta  epaile

Yogurinha Borova euskal musikari trasgresoreak eta Mikel Zumeta zine kritikariak osotuko dute aurten epaimahaia. Biak ala biak, adituak dira ikus-entzunezkoetan eta oso aktiboak, bakoitza bere sokatik.

Epaileek sari banaketako publikoarekin batera ikusiko ditu 13 filmak eta ondoren, ordu erdiko tartean, erabaki beharko dute nori eman hiru sariak.

Yogurinha Borova eta Mikel Zumeta

Yogurinha Borova eta Mikel Zumeta

Publikoaren saria

Ekitaldira etortzen diren guztiek sarreran jasoko dute papertxo bat, film guztiak ikusi ostean gustukoenari bozka eman diezazioten. Publikoaren saria oso estimatua izaten da parte hartzaileen artean, ikusleen errekonozimendua jasotzen dutelako.

1 comment for “Kameratoian 13 film labur lehiatuko dira urriaren 28an

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude