Irudienearako lanak aurkezteko aukera zabalik

Irudienea, Durangoko Azokako ikus-entzunezkoen pIzen ematea zabalik izango da urriaren 13ra arte.

Azken urteotan Durangoko Azokan ikus-entzunekoentzako sortutako gunea martxan da berriro. 2017ko Irudienean lanak aurkezteko epea zabalik dago urriaren 15erarte. Data hortararte aurkezten diren lanen artean aukeraketa egin eta erabakiko da aurtengo Irudienea gunean zeintzuk lan aurkeztuko diren.

Urtero bezala, deialdia ireki da Irudienea gunean lanak aurkeztu eta proiektatzea nahi duten guztiek aukera izan dezaten. Azken urtean sortutako ikus-entzunezkoak dira aurkeztu daitezkeenak, euskaraz sortutako ikus-entzunezko lanak.

Izena emateko, honakoa egin behar da: 

  • Formulario bat bete, oinarrizko datuekin: HEMEN 
  • Formularioa jasotakoan, antolakuntza harremanetan jarriko da egilearekin, bestelako informazioa osatzeko. 

 

Zalantzak argitu edo gurekin harremanetan jartzeko kontaktua: kultura@topagunea.eus (Johana)

Interesa izan lezakeen lagunik izanez gero, zabaldu mezua, mesedez.

Ikus-entzunezkoen plaza Durangoko Azokan

Aurten ere, euskarazko lan interesgarrien erakusleiho izango da Irudienea, Durangoko Azokako ikus-entzunezkoen gunea. Abenduaren 6tik 10era bitarte, programazio bete-betea eskainiko du Durangoko Zugaza zineko aretoetan. Durangoko Azokak azken urteotan izan duen hedapenaren zati da Irudienea. Gaur egun, ondoko guneekin partekatzen du espazioa Irudieneak:

Eskaintza oparoa beraz, euskarazko kultur sorkuntzaren ikuspegi zabala eskaintzen duena.

 

Ikus-entzunezko ekimenen laugarren hanka

Irudienea da Euskaltzaleen Topaguneak urte luzez landu duen euskarazko ikus-entzunezkoen sorkuntzaren hankatako bat. Baina beste hiru ekimen ere urtez-urte errepikatzen ditu eta martxan ditu horietako batzuk orain.

Kameratoia: Ikus-entzunezkoen rally honek iraupen eta formatu ezberdinak izan ditu bere ibilbidean. Aurtengo edizioa Lekeition egingo da, Euskal Zine Bilerarekin antolatuta, urrian bertan egingo da.

Laburbira: Herriz-herri ikus-entzunezko eta film laburrak zabaltzeko antolatutako zirkuitua urtero antolatzen da martxoa eta apirila artean. Hurrengo urteko zirkuiturako lanak aurkezteko epea zabalik da.

Benito Ansola saria: Ikus-entzunezko lanen sorrera sortutako sariketa, proiektu bat aukeratu eta lanaren ekoizpena gauzatzeko diru-saria ematen duena. Berriki jakinarazi da aurtengo sariaren irabazlea.

 

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude