XIII.Kameratoia: urrian Lekeition

Kameratoia ikus-entzunezko rallya Lekeition ospatuko da aurten. Euskaltzaleen Topaguneak eta Euskal Zine Bilerak elkarlanean, Euskal Herriko gazteentzat propio, espazio berri bat zabalduko da euskarazko filmen jaialdi bakarrean. Urriaren 20tik 22ra izango da filmak ekoizteko tartea eta sari banaketa ekitaldia urriaren 28an, Lekeitioko “Ikusgarri” zine aretoan.

Espazio propioa Zine Bileran

Herri ezberdinetan ospatu izan da eta azken lau edizioak Durangoko Azokako ikus-entzunezkoen topalekuan, Irudienean izan dira. Aurten, berriz, Euskal Herriko ikus-entzunezkoen Rallya Lekeition ospatuko da, Euskal Zine Bileran.Kameratoia Euskal Herriko Ikus-entzunezkoen Rallyaren logoa

Euskaltzaleen Topaguneak eta Euskal Zine Bilerak elkarrekin eman duten pauso bat izan da Kameratoia Lekeitiora eramatearena. Gazteak euskarazko ikus-entzunezkoen mundura salto egitera bultzatzea, askori lehen aukera eskaintzea, ausartzeko moduko lehiaketa bat eskura jartzea da helburua. Eta aukera hori, gainera, ingurune oso berezi batean luzatuko zaie:  Euskal Herriko gazteentzat propio, espazio berri bat zabalduko da euskarazko zinemaldi bakarrean, Euskal Zine Bileran.

Izen ematea irailaren 18tik aurrera

XIII.Kameratoian ere parte hartzaileek 48 ordutan ekoiztu beharko dute ikus-entzunezko bat, antolakuntzak jarritako gaiaren inguruan eta emandako ezaugarriak betez. Urriaren 20tik 22ra izango da filmak ekoizteko tartea eta sari banaketa ekitaldia urriaren 28an, Lekeitioko “Ikusgarri” zine aretoan.  Aurten gaiaren eta ezaugarrien aurkezpena online egingo da.

Izen ematea www.kameratoia.eus-en  irailaren 18tik urriaren 15era bitarte.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude