[Lan deialdia] Zortzi hilabetetarako administrari lanpostua

Ordezkapen bat egiteko, aldi baterako administrari lanpostua da eskaintzen dena.

Eskatzen da:

  • Titulazioa: administrazio, enpresa edota ekonomia ikasketak
  • Euskara ondo menperatzea
  • Ofimatika programak menperatzea (erabiltzaile maila)
  • Jarraian aipatzen diren lanetan eskarmentua

 

Funtzioak:

  • Kontabilitatea: idazpenak, itxiera eta memoria kontableak, fakturazioa, zordun eta hartzekodunen kontrola, tesoriaren kontrola
  • Lan arloa: nominak, kontratazioak eta gizarte segurantzaren kudeaketa
  • Fiskala: BEZa, PFEZa, Sozietate Zerga eta bestelakoak.

 

Baloratuko da:

  • Pertsona dinamikoa eta autonomoa izatea
  • Talde lanean aritzeko gaitasuna
  • Euskara Elkarteen mugimenduko ezagutza izatea eta kide izatea

 

Eskaintzen da: 8 hilabeterako lan kontratua, jardun osoz.

Lantokia: Topagunearen Durangoko egoitzan

 

Curriculumak aurkezteko

  • Azken eguna: ekainak 12
  • Nora bidali:

Euskaltzaleen Topagunea

Landako etorbidea, 4  102.bulegoa  48200 Durango

Posta elektronikoz: lanpoltsa@topagunea.eus

(Telf. 94 621 58 05)

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude