Benito Ansola Sarirako lanak aurkezteko epea luzatu da

Proiektuak aurkezteko epea uztailaren 2ra arte egongo da zabalik eta irabazleak 3000 euroko saria jasoko du bere ikus-entzunezko proiektua gauzatzeko. Euskal Zine Bileraren 2017ko ekitaldi nagusian jakinaraziko da irabazlearen izena.

Euskaltzaleen Topaguneak, Lekeitioko Udalak eta Euskal Zine Bilerak laugarren aldiz antolatu dute Benito Ansola Saria, euskal kultura zabaltzeko eta gazteei euskarazko ikus-entzunezkoak ekoizten laguntzeko. Hemezortzi eta hogeita hamasei urte bitarteko gazteek hartu dezakete parte, hortaz.

Benito Ansola Sarien oinarriak hemen daude osorik eskuragarri.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude