Zabalik da Udaltop jardunaldietan parte hartzeko izen-ematea

Apirilaren 28rarte egongo da zabalik Udaltop jardunaldietan parte hartzeko izen-emate epea. Matrikulak 65 €-ko prezioa du eta prezioaren barnean sartzen da lehen eguneko bazkaria ere.

Izena ematerakoan maiatzaren 11an egingo diren bi mahai-inguruetako bat aukeratu beharko da, aldi berean egingo baitira biak. Ondokoak izango dira mahai inguruen izenburuak:

  • Euskaldunak aktibatzeko esperientziak (herrietan egin diren esperientzien inguruan)
  • Euskaldunak aktibatzeko esperientziak zein beste esparrutan aplika daitezke? (sektore ezberdinetan antzeko ekimenak jartzeko aukeren inguruan)

Maiatzaren 12an taldetan lan egingo da saiotako batean, baina taldeak osatzeko irizpidea parte hartzailearen profilaren araberakoa izango da:

  • Udal euskara teknikariak
  • Udal arduradun politikoak
  • Gizarte eragileak

Izen-ematea ondoko loturan egin daiteke

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude