Maiatzaren 6an egingo da Auzoko jaia Antzuolan

Antzuolan ospatuko du aurten Auzoko egitasmoak bere urteko jaia. Gaur egun 10 herritan dago martxan egitasmoa: Antzuola, Bergara, Soraluze, Oñati, Arrasate, Aretxabaleta, Eskoriatza, Gasteiz, Donostia eta Ibarran. Maiatzaren 6an Antzyolan elkartuko dira herri ezberdinetako parte hartzaileak.

Jaia baina herritar guztiei zuzendua izango da. 11:30ean emango diogu hasiera. Auzoko egitasmoa bertatik ezagutzeko aukera izango da Antzuolako hitzorduan, baita herrialde ezberdinetako janariak dastatu eta plaza dantzak ikasi eta egitekoa ere. 14:30ean emango diogu amaiera jaiari.

 

Egitasmoa ezagutu eta parte hartzera animatu nahi baduzu, bertan izango gaituzu!

Iaz Oñatin egindako jaiaren irudiak:

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude