Lan poltsa osatzeko deialdia

Epe laburrean Euskaltzaleen Topagunean sortuko diren hainbat lanpostutarako hautagaiak izateko, lan poltsa bat osatuko da hurrengo egunotan. 

Lan poltsan sartzeko maiatzaren 8rarte jasoko dira curriculumak lanpoltsa@topagunea.eus helbide elektronikoan.

Honako profilak bilatzen ditugu:

 

  1. Hizkuntza sustatzaile-dinamizatzaileak: hizkuntza normalkuntzan ezagutza eta eskarmentua dutenak. Giza-taldeen hizkuntza dinamizazio eta motibazioan eskarmentudunak. Komunikatzaile onak eta IKT-en erabiltzaileak. Honako eremuetan hizkuntza normalkuntzako lanetan eskarmentua baloratuko da:
    • Lan mundua, administrazioa eta merkataritza
    • Aisialdia, kultura eta kirola
    • Sentsibilizazioa, mintzapraktika

 

  1. Komunikazio teknikariak: Egitasmoen komunikazioaren diseinu, koordinazio eta kudeaketa lanetan ezagutza eta eskarmentua duena. Horretaz gain, IKT-en ezagutza sakona eta ikus-entzunezkoen ekoizpenean ezagutza eskatuko da.

 

  1. Tekniko komertzialak (hizkuntza normalizazioan): estrategia komertzialen garapenerako gaitasuna. Merkatu tendentziak eta konpetentzia aztertzeko gaitasuna. Bezeroekin harremanetan eta hauekin harremanen kudeaketan eskarmentua. Marketing eta IKTen inguruko ezagutza eta zaletasuna. Gestio eta negoziazio gaitasuna. Euskal kulturgintzaren ezagutza.

 

Lanpostuaren arabera baloratuko da:

  • Harreman pertsonaletarako eta komunikaziorako gaitasuna izatea.
  • Gestiorako gaitasuna
  • Soziolinguistikari buruzko oinarrizko ezagutzak izatea.
  • Talde lanerako gaitasuna
  • Euskaltzaleen Mugimendua ezagutzea
  • Pertsona dinamikoa eta autonomoa izatea.
  • Erabakiak hartzeko gaitasuna.
  • Ofimatika programak eta teknologia berriak erabiltzeko trebetasuna.
  • Soziolinguistika ezagutzak
  • Euskaltzaleen Mugimenduko kide izatea.
  • Hizkuntzen ezagutza: gaztelera, frantsesa eta ingelesa.

 

Kasu guztietan oinarrizko eskakizunak:

  • Euskara ondo menperatzea.
  • Gidatzeko karneta eta autoa izatea.

 

Lanpostu zehatz bakoitzerako profil espezifikoagoak zehaztuko dira.

Curriculumak posta elektronikoz bidaliko dira: lanpoltsa@topagunea.eus helbidera. Bidaltzeko azken eguna: MAIATZAK 8

Lan poltsak datozen  zortzi hilabeterako balioa izango du, 2017ko abendura artekoa.

Beharra dagoen  bakoitzean, Topaguneak lan poltsara joko du eta zerrenda urtero berrituko da.

 

 

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude