Euskararen erabilera: egoera, bilakaera eta norabidea, datuen argitan

2016an egindako bi ikerketaren emaitzak aztertuko dira aurten EHUko Udako Ikastaroen barnean Soziolinguistika Klusterrak eta Eusko Jaurlaritzak elkarlanean antolatutako ikastaroan. Iaz egin ziren Euskal Herriko kale-neurketa eta Inkesta Soziolinguistikoa izango dira Donostiako Miramar jauregian egingo den “Euskararen erabilera: egoera, bilakaera eta norabidea datuen argitan” izenburuko ikastaroaren oinarria.

Ikerketen emaitzak Jon Aizpurua eta Olatz Altunak aurkeztuko dituzte eta ondoren izango dira Iñaki Martinez de Luna, Natxo Sorolla eta Conchúr Ó Giollagáin-en hitzaldiak, Euskal Herria, Katalunia eta Eskoziatik irakurketak eginez. 

Azkenik administrazio, gizarte eragile eta unibertsitatearen ikuspegietatik emaitzak aztertzeko eta norabideak proposatzeko hiru mahai inguru izango dira.

Egitaraua Soziolinguistika Klusterraren webgunean aurki daiteke eta izen-ematea EHUko Udako Ikastaroetako gunean egin (maiatzaren 31rarte prezio murriztuan)

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude