XI.”Irakurri, gozatu eta oparitu”euskarazko irakurtzaletasuna bultzatzeko

Euskaltzaleen Topaguneak IRAKURRI, GOZATU ETA OPARITU egitasmoaren  edizio berri bat jarri du martxan, hamaikarrena, zenbait euskara elkarte, Udal , liburutegi eta liburu dendarekin batera.   Egitasmoa Gasteizko Oihaneder jauregian aurkeztu zuten martxoaren 21ean eta maiatzaren 31 bitartean gauzatuko da Euskal Herriko 52 herri eta hiritan. 

Gorka Basterrechea, Manuel Moreno, Estibaliz Canto eta Patxi Zubizarreta.

Irakurzaletasuna bultzatzea helburu du egitasmo honek: herritarrak euskarazko liburuak irakurtzera animatu nahi ditu, irakurtzearen alde atsegina azpimarratuz eta liburutegi publikoen zerbitzuen erabilera  sustatuz. Aurten aurreko urteetan baino 450.000 pertsona gehiagorengana helduko da. Liburua eta irakurketa sozializatzeko proposamena txertatuko du aurten egitasmoak. Hainbat Udal eta Mankomunitate, Nafarroako Foru Gobernua eta Eusko Jaurlaritzaren kultura sailak zein Araba eta  Bizkaiko Foru Aldundiak, egitasmoaren babesleak  dira

Zer egin behar da irakurri, gozatu eta oparitzeko?

Azalpenak patxadaz irakurri nahi badituzu, klikatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude