Tosta gida ez-perfektua, sarean ikusgai

Tosta gida ez-perfektua, nazioarteko kultur proiektuetan hizkuntza gutxituak lehenesteko proposamena, online bidez deskargatu daiteke. Bertan dago lotura

Europako zazpi hizkuntza gutxitutako zenbait eragilek eta Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutzak elkarrekin gauzatutako TOSTA ekimenaren hizkuntza irizpideak jasotzen ditu gidak.Galiziera, frisiera, eskoziar gaelikoa, irlandera, kornubiera, galesera eta euskara dira Tostako kideon hizkuntzak.

Gidaren helburu nagusiak, gure hizkuntzei nazioarteko elkarlan ekimenetan lekua egitea eta bestelako eragileentzat baliagarria izan daitekeen edukia biltzea izan dira. Horretarako, gure zazpi hizkuntzetan kaleratu dugu gida, ingelerazko itzulpenarekin.

Paperezko alerik jaso nahi izanez gero, arrate@topagunea.eus-era idatzi daiteke.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude