Laburbirako ikusleek parte hartzeko lehiaketa

XIV. Laburbira 8 film labur berezirekin dator eta 32 herri bisitatuko ditu hilabete baten buruan; martxoaren 3an Azpeitian hasi eta apirilaren 7an Igorren amaituko da.  Ordu eta laurdeneko emanaldiak, han eta hemen, euskarazko mokadu freskoez gozatzeko.

Euskarazko film laburren zirkuituak badakar, ordea, beste nobedadebat aurten: lehiaketa bat, Laburbira ikustera etortzen direnentzat pentsatua.

logotxiki_250x302

IRITZIAREN TRUKE

Emanaldiak ikustera hurbiltzen direnen iritzia zuzenean jasotzeko jarriko du martxan lehiaketa Euskaltzaleen Topaguneak. Beraz, aurtengo Laburbiraren ikusleek aukera izango dute, emanaldiari buruzko iritzia ematearen truke, zozketa batean parte hartzeko: asteburuko egonaldia Euskal Herriko nekazal turismo batean.

Laburbiraren lehen emanaldiarekin batera jarriko da martxan lehiaketa, www.kameratoia.eus webgunean. Bertan izango dute aukera emanaldia ikusi dutenek galdetegi erraz bat betetzeko; emanaldiari buruzko galderak izango dira, ikusleek beraien iritzia eman dezaten. Galdetegia erantzuten duten guztien artean zozketatuko da Euskal Herriko nekazal turismo batean egonaldia.

 

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude