Laburbira azken txanpan da 21 herritan izan ostean

Aste honetan Ordizia, London, Biasteri, Azkoitia, Arbizu eta Mutriku bisitatuko ditu euskarazko film laburren zirkuituak. Datorren astean agur esango digu, azken hiru emanaldirekin: Agurainen , Elgoibarren eta Igorren.  Oraindik ikusteko aukerarik izan ez baduzu, 9 aukera geratzen zaizkizu euskarazko perla txikiez gozatzeko! Emanaldi guztien informazioa hemen duzu.

Guztira 32 herritan antolatu da aurtengo Laburbira eta, oraindik amaitu ez den arren, jadanik ari gara XV.ediziorako ideiak biltzen.

Ikusleen iritzia

Jadanik  makina batek eman digu emanaldiari buruzko iritzia. Izan ere,  aurten lehiaketa bat jarri dugu martxan, Laburbira ikustera  datozenentzat:  iritzia ematearen truke, aukera duzue nekazal etxe batean asteburuko egonaldia irabazteko.

Zer egin behar da? Oso erraza da: www.kameratoia.eus webgunean sartu eta lehiaketa iragartzen duen tokian klikatu. Galdetegi txiki bat agertuko zaizu; huraxe erantzun eta asteburuko egonaldiaren zozketan sartuko zara. Merezi du, ezta?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude