Hausnartu sarien aurkezpenak ikusgai daude

Argazkiak: Txerra Rodriguez, Irati Lizeaga, Estitxu Alkorta, Mario Zapata, Mikel Irizar eta Miren Azkarate (argazkia: Soziolinguistika Klusterra)

Mario Zapatak, Txerra Rodriguezek eta Irati Lizeagak irabazi dituzte aurtengo Hausnartu Sariak, Soziolinguistika Klusterrak banatutako sariak. Otsailaren 3an Donostian egindako ekitaldian banatu zituzten sariok eta irabazleek beren ikerketen aurkezpenak egin zituzten.

Mario Zapatak Migratzaileen harrera, gutxiagotutako hizkuntzen testuinguruan lanarekin irabazi du lehen saria. Ikerketa honetan euskararen eremu geolinguistikora etorritako migratzaileek euskarari buruz zein euren hizkuntzen inguruan eragile sozialek transmititzen dizkieten irizpideak eta jarrerak eta informazioa izan ditu aztergai.

Bigarren saria Txerra Rodriguezek eskuratu du Mihigintza ehuntzen Basaurin lanarekin. Lan honetan Basauriko Euskarabila elkartea izan du aztergai egileak, elkartearen bueltan landu den aktibismoa eta diskurtsoa ikertuz.

Irati Lizeagak eskuratu du hirugarren saria Euskara, galiziera eta Irlanderaren hiztun berrien hizkuntza-identitatea lanarekin. Lan honetan euskara, galiziera eta irlandera ikasi duten hiztunak alderatu dira euren hizkuntza-identitatea elkarrekin alderatzeko

Aurkezpenok Soziolinguistika Klusterreko webgunean daude ikusgai. Era berean, BAT aldizkariaren 102. zenbakian irakurgai daude saritutako lanak.

Donostiako sari-banaketa ekitaldian izandako Kike Amonarrizen eta IƱaki Zapirainen “Tribuaren Berbak” sekuentzia didaktikoaren aurkezpena ere ikusgai dago Soziolinguistika Klusterraren webgunean.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude