Haur eta gazteen arloa lantzen duten bazkideen arteko topaketa

Haur eta gazte arloa lantzen duten bazkideen arteko topaketa deitu du Euskaltzaleen Topaguneak. Hitzordua: martxoaren 3an, ostirala, Durango Landako Elkartegian Topaguneak duen egoitzan, goizeko 10etatik aurrera.

Bertan, une honetan elkarteek eskuartean dituzten proiektuak aurkezteaz gain, horiek aurrera ateratzeko dituzten kezkak eta  beharrak ere partekatuko dituzte. 

Topaketak bi gonbidatu berezi izango ditu. Alde batetik Tokikom tokiko hedabideen bateraguneko ordezkariek martxan jarri berri duten Plazan Bazan proiektuaren berri emango dute. Bestetik Bizipoza elkartekoek, beren jardueraren berrri emango dute. Esperientzia biak dira interesgarriak, euskaltzaleen elkarteen jarduerarekin osagarriak izan daitezke eta.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude