Berbetan jardunaldiak egingo dituzte Ermuan

Ermuko Euskal Birusa euskaltzaleen topaguneak eta beste hainbat euskalgintzako eragilek antolatuta, aurten ere Berbetan jardunaldiak egingo dituzte Lobiano Kultur Etxean, euskararen gaineko gogoetak egiteko.

Hiru egunetan egingo dituzte jardunaldiak aurten:

  • Martxoaren 14an Emun-eko Inaxio Usarraldek ondoko galderari erantzungo dio: “non jarri behar dugu arreta euskaraz gehiago hitz egin ahal izateko?”
  • Martxoaren 28an Donostiako Egia auzoko “Egian euskaraz bizi” eta Aguraingo “75 ordu euskaraz” ekimenak ezagutu ahal izango dira, Aitziber Gurutzeaga eta Asier Lafuenteren eskutik. 
  • Apirilaren 4an izango da azken saioa; elkarrizketa musikatua egingo dio Julen Telleriak Izaro Andresi.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude