Arabako gazte euskaltzaleen topaketa egin zen Gasteizen

Topaketan parte hartu zuten hainbat gazte

Arabarra, gaztea eta euskalduna? BAI, ETA ZER?  zirikatzea helburu zuen izen horren pean egin zen urtarrilaren 28an, Gasteizen, Arabako gazte euskaltzaleen topaketa. Lehen aldia izan da herrialdeko Kuadrilla edo eskualde ezberdinetako gazte euskaltzaleak elkartu direna, eta parte hartzearen aldetik, proposamenak oso harrera ona izan du, 60 gazte inguru elkartu ziren goizean Oihaneder Euskararen etxean egin zen lau orduko elkar ezagutze saioan. Gazte horiek, gainera, Arabako ia Kuadrilla guztietakoa ziren (AƱanakoak soilik falta ziren).

Goizeko saio horretan, herri eta auzoetan ( Gasteizko hainbaten kasuan) egiten diren euskararen aldeko ekimenen aurkezpenak egin ziren. Horixe izan da gazteek ondoen baloratutakoa, elkar ezagutu eta ekimenak trukatzeko aukera. Saioak herrialdean euskarak bizi duen egoerarekin kezkatuta dagoen gazte asko dagoela ikusteko balio izan zuen, eta horietako asko egoera hobetzeko bere eremuan lana egiten ari dela ezagutzeko. Goizeko saioaren ondoren, Gaztetxean egin zen bazkarian giro bikaina egon zen eta horrela jarraitu zuen ondorengo kontzertuan.

Parte hartu zuten gehienek, eskertu zuten haien moduko jendea  ezagutzeko eta beste esperientzien berri izateko  aukera eta den denek proposatu zuten errealitate hori saretzen jarraitzea. Oraingoz, denen harreman bideak trukatzea erabaki da eta hurrengo hilabeteetan izango da bestelako ekimenak antolatzeko aukera.

 

 
Arabako gazte euskaltzaleen topaketa
 

1 comment for “Arabako gazte euskaltzaleen topaketa egin zen Gasteizen

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude