Lizarrako Mintzamendipintxopotepraktika taldeak irabazi du Euskararen Ginkanako 5. edizioa

Mintzamendipintxopotepraktika taldeko kideak

Kutxa Ekogunean ospatu da Euskal Herriko Euskararen Ginkanaren 5. edizioko finala. Ginkanaren finalean orain arteko probetan puntu gehien batu dituzten lau taldeak aritu dira lehian. Urko Aristi kazetariak gidatuta, aurtengo edizioko azken lau probak aurrez-aurre burutu behar izan dituzte taldeek. Denen artean, Mintzamendipintxopotepraktika taldeko kideak gailendu dira eta beraiek jaso dute sari nagusia: euskarazko proiektu bat sustatzeko 3.000 euro.

Saria, Lizarran 48 ordu euskaraz ekimena antolatzeko erabiliko dutela azaldu dute irabazleek, horien gabezia handia dagoelako gaur egun. Beste talde finalistak ere ez dira esku hutsik joan. Guztiek, Xiberuko produktuen otarreak jasoko dituzte opari.

Kutxa Ekoguneak eta Azkue Fundazioak antolatu eta Euskaltzaleen Topaguneak koordinatutako lehiaketa izan da Euskararen Ginkana. Bi hilabetez, euskara, hizkuntza praktika ekologikoei lotutako probak gainditu behar izan dituzte taldeek finalera iritsi ahal izateko. Gaur jokatu den finalean ere, gai horien inguruan gehiago ikasteko aukera izan dute guztiek. Antolatzaileek, parte hartzaileen izaera anitza eta erakutsitako motibazioa azpimarratu dituzte.

 

3 comments for “Lizarrako Mintzamendipintxopotepraktika taldeak irabazi du Euskararen Ginkanako 5. edizioa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude