Kudeaketa aurreratuari buruzko formazioa

Iaz Tokikomek bultzatuta egindako kudeaketa aurreratuari buruzko formazio ikastaroaren harrera eta interesa ikusirik, bigarren ikastaro bat antolatuko dugu aurten elkarlanean TOKIKOM-ek eta Euskaltzaleen Topaguneak.

formazioaLehen edizioan Topagunearekin batera ondoko elkarte eta hedabideetako arduradunek parte hartu dute 2016 urtean: Elgoibarko Izarra, Pil Pilean, Goiena, Baleike, Hiruka, Aiurri, Txintxarri, Ttipi Ttapa, Kronika, Alea, Geu eta Anboto. Euskalit-ek gidatutako formazio hontan bost orduko zortzi saio presentzial izan dira eta ondoko gaiei buruzko formazioa jaso da: estrategia, antolakuntza, pertsonak eta bezeroak.

TOKIKOMen eta Topagunean formazioaren gaineko oso balorazio positiboa egin da eta sinistuta gaude kudeaketa aurreratuan sakontzeak gure lanaren eraginkortasunean eta kalitatean irabazteko asko ekarriko digula. Formazio planaren baitan, edukiak jasotzeaz gain bakoitzak bere etxean ariketa praktikoak egiteko aukera izan dugu eta nahi izan duenak bere elkarteko lanak aurrera atera ahal izateko aholkularitza partikularra kontratatzeko aukera ere izan du, oso prezio onean merkatuarekin alderatzen badugu.

Edukien interesaz gain, formazioan sektoreko  elkarteok elkarrekin aritzea bereziki aberasgarria izan delakoan gaude. Abenduko formazioko azken saioan balorazioa egiteko tartea hartu genuen eta jada hainbat bazkidek sakontze formazioarekin jarraitzeko asmoa agertu dute. Datozen asteotan asmo horri zehaztasuna emateko ahalegina egingo dugu.

Hau guztia kontuan hartuta Topagunearen eta TOKIKOMen asmoa honakoa litzateke:

  • Sakontze formaziorako egungo taldearekin plangintza berri bat adostea 2017rako
  • Oinarrizko formaziorako talde berri bat eratzea bazkide berriekin.

Formazio eskaintza berriaren gaineko xehetasunak erantsitako dokumentuan aurkitu daiteke, baita parte hartzeko asmoa dutenentzako galdetegi bat ere, otsailaren 16a baino lehen bete eta Topagunera helarazteko.

Interesa duten elkarteekin bilera bat egingo genuke hurrengo asteotan. Bertan Euskaliteko ordezkariarekin ditugun galderak argitzeko aukera izango genuke eta urteko plangintzari buruzko xehetasunak elkarrekin adostu.

Sortzen diren zalantzak argitzeko jmendizabal@topagunea.eus helbidean eska dezakezue informazioa.

 

Testigantzak

Ondoko lerroetan aurkituko dituzue aurreko urteko ikastaroan parte hartu zuten hiru elkarteren testigantzak: Anboto, Goiena eta Hiruka.

Anbotoko zuzendaria, Jone Guenetxea

 

Goienako zuzendari nagusia, Iban Arantzabal

 

Hirukako lankideek idatziz agertu dituzte ikastaroari buruzko beraien bizipenak:

 

Zer balorazio egiten duzu Euskalitekin egindako kudeaketa aurreratuari buruzko formazioaren gainean?

Ondo deritzogu, asko ikasi dugu, baina, materia guztiak aplikatzea argi dugu ez dela ez lan erraza ez azkarra. denbora luzea behar da, transmisioa egiteko, ulertarazteko, eta lanean etengabe aritzeko. hedabideok dugun tamaina txikiagatik, pertsona kopuruagatik eta lan karga izugarria dela eta, apurka apurka egiteko lana da hau

Zer ikasi duzu? Zein da baliorik handiena zuretzat?

Ordena batez ere. ideia eta materia guztiak sistema baten barruan jartzeko kontzientzia bereganatzea ez da nolanahiko ikasketa: lan hori egiteko planifikazio bat behar dela, pausuz pausu egin beharreko lana dela, ahaztu gabe pausu bat bera ere. Izatez, zentzu komuneko materia logikoak jorratu ditugu eta enpresa batean eginbeharrekoak dira, baina eguneroko lanak, beste bide batetik eramaten gaitu. Ikastaro hauetan konziente izan gara horiek egiteko beharra dugula, bai jende berria datorrenerako, bai enpresaren norabidea zehaztu, jarraipena egiteko, baloratzeko eta birplanteatzeko.

Gainera, kudeaketa talde osoaren jakinean izateko beharra azpimarratu da, denon artean enpresa aurrera edo atzera joan daitekelako, eta denon inplikazioa beharrezkoa delako.

Animatuko zenituzke beste elkarteak bertan parte hartzera? zergatik?

noski, edozein erakundetan eginbeharreko lana da hau, behin eginda eta jarraipena emanda, erakundeen norabide, estrategia, pertsional kudeaketa…ren lanaren erdia eginda izango dutelako, eta oinarri horietatik abiatuta, lana asko errazten delako.

Elkarrekin eginda gainera, batzuk besteongatik ikasteko aukera dugu, eta praktika onak zein txarrak egarian geratzen dira eta horiek konparti ditzakegu

1 comment for “Kudeaketa aurreratuari buruzko formazioa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude