Topaldia urtarrilaren 25 eta 26an

 

topaldia_kartela2017

Euskaltzaleen Topaguneak urtero antolatzen duen Topaldia jardunaldian, Euskaltzaleen Mugimenduarentzako interesekoak diren gaien gainean hausnarketa egiteaa bilatzen du. Aurtengo Topaldia bi egunekoa izango da, urtarrilaren 25 eta 26an egingo da Durangoko Landako Elkartegian, “Euskararen herria: zubiak eta palankak” titulupean.

2001 urtetik aurrera, ezinbesteko hitzordu bihurtu dira mugimenduko kideen formaziorako, elkartrukerako eta hausnarketarako antolatzen diren jardunaldiak. TOPALDIA, Euskaltzaleen Mugimenduaren barne gogoetarako tresna batzuetan, kanpoko eragile eta norbanakoekin elkartrukea bideratzeko espazioa bestetan, barne elikadura iturri ezin hobea dira beti.

Hamairu  joan dira honezkero eta une honetan 14. Topaldia aurkezten ari gara.

Aurtengoan, elkarlana eta zubigintza aztertu nahi ditugu ikuspegi ezberdinetatik:

  • Tokiko Administrazioa eta tokian tokiko euskaltzaleen elkarteak zein euskalgintzaren arteko harremanez arituko gara.
  • Euskararen lurraldeak bizi dituen errealitate ezberdinei ere begiratua emango diegu. Euskal Auntonomi Erkidegoa, Nafarroa eta Ipar Euskal Herriko harremanak aztertuko ditugu, euskararen normalizazioaren ikuspegitik.
  • Gizarte eragile eta hizkuntza komunitateen arteko loturetaz ere aritu nahi dugu. Euskaratik gertu eta hurrun bizi diren komunitateen arteko harremanak landu, eta bereziki komunitate horietako kideen bizipenetatik ikuspegi ezberdinak aztertu eta aurkeztu.

Aztergaia hiru atal nagusitan banatu dugu eta horietariko bakoitzerako gaia kokatzeko aurkezpen hitzaldiak eskaintzearekin batera, gogoetarako tartea eta esperientzia eredugarriak ere aurkeztuko dira.

Finean eta euskararen normalizazioaren ikuspegitik, etorkizunera begira jarrita, zertan eta nola areagotu harremana eta elkarrekiko ikuspegia da landu nahi duguna.

Euskararen Herria, normalizazio prozesuari begira dituen palankak aurreikusita eta beharko lituzkeen zubiak irudikatuta, urrats berriak ematen jarraitzeko.

Dagoeneko zabalik dago izen ematea gaurtik hasi eta  urtarrilaren hogeira bitartean.

Egitaraua Topaldiaren webgunean aurki dezakezue eta izen-ematea ere bertatik egin daiteke.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude