Gudariak taldeak irabazi du Gasteizko Euskararen Ginkana

Finala Oihanederren burutu da gaur, 11:00etan hasita eta lehen saria “Gudariak” taldeak irabazi du; 800euro ikasbidaiarako edo bonosaritan.

geg2016_gudariak-taldea

Gudariak taldea, Gasteizko Euskararen Ginkanako irabazlea

Guztira 74 talde hasi ziren ginkanan (304 gazte) eta haietarik 33 heldu dira ginkanako internet bidezko 6 probak egitera. Final handira, berriz, puntu gehien bilduak zituzten lau taldeak. Ez da, ez, meritu makala!

Hona hemen finaleko sailkapen zehatza:

  • 1go saria GUDARIAK  taldeak, 22 punturekin (800 € bonosaritan) OLABIDE eskolako DBH4ko  Itsaso Fernández, Maitane Garcia, Natalia Sebastián eta Uxue Zarandona dira taldekideak
  • 2.Saria HEZIGAITZAK , 21 punturekin (600 € bonosaritan):  SAN VIATOR eskolako DBH4ko Maider Bernabé, Alazne Orodea, Raquel Lazaro eta Irati Lazcano dira taldekideak.
  • 3.Saria GUTARRAK ETA GU taldeak , 19 punturekin (400 € bonosaritan):  OLABIDE eskolako DBH4ko Aitor Sevillano, Jon Calvo, Dena Garmendia, Jon Urtaran dira taldekideak.
  • 4.Saria  EUSKARAREN AINGERUAK taldeak irabazi du, 11 punturekin (200 € bonosaritan): ARMENTIA eskolako DBH3ko  Xabier Muñoz Etxagibel, Larraitz Ortega Alvarez, Iratxe Canales Marquinez, Idoia Fernandez de Villaverde Oroz dira taldekideak 

geg2016_finala

“Hizkuntza aniztasuna eta sare sozialak” gaia hartuta, internet bidezko 6 proba burutu dituzte urriaren 3tik azaroaren 21era bitarte. Gazteek txapela kentzeko moduko lana egin dute ginkanan zehar; adibidez, “Maite zaitut” abestia 46 hizkuntzatan aurkeztu dute (hawaieraz, morse hizkuntzan, zulueraz, sardinieraz, gormutuen hizkuntan, japonieraz…) haietako batzuk hemen ikusi daitezke. “Polita” hitza ere 100 hizkuntzatan baino gehiagotan esan dute.

geg2016_finalistak

Gaurko finalean ere nabarmena izan da Gasteizko gazteak gogotsu aritu direla parte hartzen, Oihanederren sortu duten giroa ikusi besterik ez dago! Zorionak irabazleei, finalera heldu zareten beste hiru taldeei eta eskerrik asko parte hartu duzuen guztiei!  

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude