VI. Inkesta Soziolinguistikoaren EAEko datuak aurkeztu dira

Bost urtean behin egiten den Inkesta Soziolinguistikoaren seigarren neurketa egin da aurten, 2016 urtean. Euskal Herri osoan egiten den inkesta izan arren, datuak jaso eta argitaratzeko erritmo ezberdinak daude lurraldearen arabera. Lehen datuak aurkeztu dituzte jadanik, Euskal Autonomi Erkidegoari dagozkionak. Hurrengo aste eta hilabeteetan aurkeztuko dira Nafarroako datuak (lehenengo) eta Ipar Euskal Herrikoak (azkenik).

VI. Inkesta Soziolinguistikoa Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak, Nafarroako Gobernuko Euskarabidea Institutuak eta Euskararen Erakunde Publikoak zuzendu eta finantzatu dute. Lehen aldiz egin dute hiru erakundeok elkarlanean.

Lau ikerketa-eremu ditu Inkestak:

  • Herritarren hizkuntza-gaitasuna
  • Hizkuntzaren transmisioa
  • Euskararen erabilera hainbat esparrutan: etxean, lagunartean, lanean eta eremu formaletan
  • Euskararen sustapenari buruzko iritzia

Inkestak 16 urtetik gorako biztanleak hartzen ditu aintzat,

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordeak egindako EAEko datuen aurkezpena labur ikus daiteke ondoko loturan.

Ondoren, berriz, datuen lehen irakurketatik egin diren zenbait iruzkin:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude