Udagoieneko Ostera abesti eta ikuskizun berriekin dator


Bizkaiko Kultur zirkuituaren XVII.edizioa
 antolatu du Euskaltzaleen Topaguneak, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin. Azaroaren 5etik abenduaren 22ra, bost zuzeneko emanaldi eta solasaldi berezi bat izango dira Bizkaiko bost aretotan.

Arrigorriagan eta Markina-Xemeinen izango dira aurtengo lehen bi ikuskizunak, azaroaren 5ean. Zallan eta Bilbon izango dira beste hiru emanaldiak eta abenduaren 14an Solasaldia izango da Bilboko Kafe Antzokian, Willis Drummond taldearekin.

Gaur izan da, hain zuzen, aurtengo kultur zirkuituaren aurkezpena, Bilbon. Udagoieneko Osteraz gozatzeko gonbitea luzatu dute  Euskaltzaleen Topaguneko zuzendari, Jasone Mendizabalek; Bizkaiko Foru Aldundiko euskara eta kultura diputatu,Lorea Bilbaok eta  Ana de Castrok,  Aldundiko euskara sustapenerako zuzendariak.

ostera2016_argazkia_h

Eta  ez pentsa gonbidapena bromatakoa denik, aurtengo Ostera sorgintzeko moduko kartel batekin dator: “Lurrak” ikuskizuna, Korrontzi taldea, Ken7, Anje Duhalde, Niko Etxart, Willis Drummond eta Inoren ero ni.

Aurtengo zirkuituan dantza, antzerkia eta musika izango ditugu protagonista. Labetik atera berriak diren lanez gozatzeko aukera, erreferentzia diren euskal sortzaileen zuzenekoekin; istorioak modu originalean kontatzen dituen antzerki berritzailea; dantzaren bidez antzinako eta egungo erritmoak uztartzeko bizipena…

Azaroan eta abenduan zehar, beraz, puntako bost ikuskizun izango dira Bizkaiko bost aretotan. Horrez gain,  solasaldia ere bai,  Bilboko Kafe Antzokian, Willis Drummond taldeeko kideekin, Zenbat Gara euskaltzaleen elkarteaz batera antolatuta!

Kulturaz euskaraz gozatu gura duzula? Giro euskaltzalera hurbildu nahi duzula? Osterara etorri

kartelak-orokorra-sare

 

PROGRAMA:

  • “LURRAK” Azaroak 5, larunbata. Markina-Xemeingo Frontoian, 20:00etan.
  • KORRONTZI Azaroak 5, larunbata. Arrigorriagako Lonbo aretoan, 20:00etan.
  • KEN7 Azaroak 11, ostirala. Zallako Zine antzokian, 20:00etan.
  • ANJE DUHALDE ETA NIKO ETXART Abenduak 2, ostirala. Bilboko BBK Salan, 20:00etan.
  • SOLASALDIA Abenduak 14, 11:00etan. Willis Drummond taldeko kideekin, Bilboko Kafe Antzokian.
  • WILLIS DRUMMOND ETA INOREN ERO NI Abenduak 22, osteguna. Bilboko Kafe Antzokian, 21:30ean.

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude