Laburbirarako film laburrak aurkezteko aukera abenduak 16ra arte

Euskarazkoak izan behar dute, 2014tik hona egindakoak,  fikziozkoak eta 18 minututik beherakoak.  Ezaugarri horiek betetzen dituen film laburren bat egina izanez gero, bidali Euskaltzaleen Topagunera;  nork daki, agian 2017ko Laburbiran herriz herri proiektatzeko aukeratuko dute!

XIV.Laburbira martxoaren 9tik apirilaren 12ra izango da, oraindik zehaztu gabe dago zein herri bisitatuko dituen, hori Laburbiran parte hartu nahi duen euskaltzaleen mugimenduko elkarte kopuruaren arabera izango baita. Iaz 27 herritan zehar ibili zen zirkuitua, zortzi film labur erakutsiz.

Laburbiraren XIV.edizioan ere deialdi irekia egitea erabaki du Euskaltzaleen Topaguneak, laburrak euskaraz egiten dituzten guztiek izan dezaten aukera euren lanak aurkezteko. Zirkuituaren helburu nagusia horixe baita: sortzaileen lanak ezagutaraztea, euskaraz ekoizten jarraitu dezaten aukera emanez, eta ikusleei geurean sortutako zineaz gozaraztea.

 

FILMAK AURKEZTEKO BALDINTZAK

Azaroaren 16tik abenduaren 16ra arte aurkeztu ahal izango dira lanak leire@topagunea.eus helbidera bidaliz.

  • Aurkeztu ahal izateko, filmeek euskaraz egindakoak izan behar dute, 2014tik hona ekoiztutakoak, fikziozkoak eta 18 minututik beherakoak.

Interesatuek, honakoak aurkeztu beharko dituzte:

  • Sortzailearen datuak eta aurkezpen laburra (4-5 lerrotan bere ibilbidea, argazki eta guzti).
  • Filmaren sinopsia
  • Filmaren fitxa teknikoa
  • Filma bera, euskarri digitalean (mp4, mov…)

Bestalde, aurtengo Irudienean egongo diren film laburrak ez dira berriz aurkeztu beharko, zuzenean Laburbirarako aukeraketa fasean sartuko direlako.

 

AUKERAKETA EGITEKO IRIZPIDEAK 

Urtarrila erdialderako aukeratuko dira 14.Laburbiran herriz-herri eskainiko diren film laburrak. Aukeraketa egiterakoan zenbait irizpide izango dira kontuan, honakoak:

  • Publiko guztientzako lanak izatea.
  • Sortzaile berrien eta izen handikoen arteko oreka.
  • Sortzaileen lurralde eta genero aniztasuna.
  • Genero ikuspegia
  • Filmen bestelako ezaugarriak: euskalki aniztasuna, umorea, animazioa, lan esperimentalak, sentsibilizazioa lantzen dutenak…

 

1 comment for “Laburbirarako film laburrak aurkezteko aukera abenduak 16ra arte

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude