Karrikiri elkartearen liburu azoka eta “genero trataera haur literaturan” hitzaldia

karrikiri_literatur_generoa Azaroaren bigarren hamabostaldian II. Haur eta Gazteen Literatura Azoka antolatu du Iruñeako Karrikiri elkarteak. Aurten gainera, berrikuntza garrantzitsua dakar azokak, bi egunetan banatutako hitzaldi interesgarria eskainiko baita bertan. Leire Ubani eta Lander Arburuak “genero trataera haur literaturan” hitzaldia eskainiko dute. Hitzaldia bi saiotan banatuko da (azaroaren 16 eta 23an) eta irakasle, guraso zein literatur zaleei zuzendutakoa dela azpimarratu dute antolatzaileek.

Horrela aurkeztu du Karrikiri elkarteak hitzaldia iragartzeko sortutako eskuorrian:

Norberak bere sexuazio prozesua, hau da, gizon, emakume bilakatzea, modu bakar eta errepikaezinean egiten du. Izaki sexuatu bezala, ezaugarri horrek lagunduko gaitu gure bidean. Gizon edo emakume bezala haziak eta heziak izango gara, gure identitatea eraikitzen hasi aurretik. Eta gizon edo emakume izateak ekartzen duen guztia jasoko dugu txikitatik. Kasu gehienetan sexu hezkuntza ezarri gabe dagoen ezkun-tza sistema batean murgilduko gara, sexualitate arloan (pertsona bezala hazteko) prozesu planifi katu batetik urrun.

Gizarteak bezala, literaturak ere, gizon edo emakume izateko moduak erakutsiko dizkigu haur garenetik. Horrela, izateko eta bizitzeko modu orokor batzuk daudela ikasiko dugu, denontzako baliagarriak direlakoan. Bizi garen sistemaren onarpena lortuz. Baina modu orokor horiek, baliagarriak al dira denontzat? Neska eta mutilen arteko parekidetasunik eskaintzen al dute? Neska eta mutil izateko eredu anitzak bultzatzen al dituzte? Gure ikasle eta seme-alabentzako baliagarriak diren ereduak al dira? Nolakoak dira haur hezkuntzan aurkitzen ditugun literatur ereduak?

Elkarteak Iruñeako Xabier karrikan duen Karrikiri dendan egingo du azoka. On-line denda ere badu elkarteak.

karrikiri_hitzaldia

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude