Irudienea bertan da!

IrudieneaAbenduaren 2tik 6ra, Durangoko Zugaza zineman, Euskal zinemagintzak azken urte honetan eman dituen lanak ezagutzeko aukera izango da. Durangoko Azoka ez da azoka soila. Antzerkia, musika, ikus-entzunezkoak… euskal kulturaren unibertso zabala ikusi, ikasi eta gozatzeko plaza #DA Durango.

Estreinaldiak, mahai inguruak, haurrentzako zinema euskaraz… Irudienea uztaz gainezka dator aurten ere!

 

Abenduak 2,  Igelak filmaren estreinaldia, zuzendari, aktore eta Gatibuko kideak izango ditugu bertan.

Abenduak 3, “Mundu bat ahoz aho” dokumentalaren estreinaldia.

Abenduak 4, “Irrintziaren Oihartzunak”, Iratxe Fresnedaren azken lanaren estreinaldia.

Abenduak 4, “Euskal Zinemagintza Iparraldean” hitzaldia eta Zuberoako, Elsa Oliarjeren “Haien gaztaroan iragana bada” dokumentala.

Abenduak 5, “Ikuska: ezina ekinez egina” dokumentu sailaren berralgitalpenaren aurkezpena eta ilunabarrean Goazen telesailaren 4. Kapituluaren estreinaldia.

Abenduaren 6an, Gutik Zura dokumentalaren proiekzioa.

 

Hauek, batzuk aipatzearren. Informazio zehatza, programazioa eta proiektatuko diren lanen ingurukoa, honako loturan:

 

http://irudienea.durangokoazoka.eus/eu/egitaraua-irudienea

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude