Euskararen Ginkanan parte hartzeko azken aukera

euskararen-ginkana-5-karAbenduaren 3an amaituko da Euskal Herriko Euskararen Ginkanaren 5. edizioan izena emateko aukera. Egun horretan abiatuko da euskararekin eta euskaraz gozatzeko aukera ematen duen lehiaketa. Lehiaketa Ekoguneak antolatzen du, Azkue Fundazioaren babesarekin.

Ginkanaren bosgarren edizio honek Hizkuntza praktika ekologikoak du gai nagusi, eta ginkanak dituen bi faseak (internet bidezko lehiak eta urtarrilaren 28an ospatuko den finalak). Lehiaketaren lehen fasean astero proba bat egin beharko dute abendua eta urtarrila artean. Lehen faseko lau talde irabazleek finala jokatuko dute urtarrilaren 28an. 

Lau eta sei lagunen artean osatutako taldeek parate har dezakete lehiaketan. Izena ematea www.euskararenginkana.eus webgunean egin behar da eta, esan bezala, abenduaren 3rarte egin daiteke izen-emate hori. Izena ematearekin batera bideo labur bat bidali behar dute partaideek, beraien buruak aurkeztuz eta saria zein egitasmotan inbertitu nahi duten azalduz.

Izan ere, euskararen aldeko egitasmo batean inbertitzeko 3.000 euroko saria da Euskararen Ginkanan jokoan dagoena. Aukera ederra euskaltzaleen elkarte eta bestelako taldeentzako!

 

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude