Bernat Etxepare lizeoa sustengatzeko kanpaina

etxeparelizeoaBaionako Bernat Etxepare lizeoa sustengatzeko kanpaina jarri da martxan. Etxepare lizeoa 2017ko irailetik aurrera jarriko da martxan eta Ipar Euskal Herriko euskal lizeo bakarra eta berria izango da. 400 ikaslerentzako lizeo orokor, teknologiko eta profesionala izango den honek 300.000 euroko inbertsioa behar du martxan jartzeko, gelak antolatu eta materiala erosteko.

Kanpainaren leloa hazten gaitu, hazten dugu da eta 30, 50, 100 edo euro gehiagoko ekarpenen truke, sagarrondo bana emango diete laguntzaileei. Sagarrondoak salduko dituzte beraz, Euskal Herrian zabaldu eta landatzeko.

Kanpainaren xehetasunak eta sagarrondoak eskuratzeko aukera (eta trukean, egitasmoa laguntzekoa) www.betxepare.eus webgunean aurkituko dituzue.

Kanpainan parte hartzearekin batera, kanpaina Euskal Herri osora zabaltzen lagunduko duten elkarte eta euskaltzaleen bila ari dira arduradunak. Zuen herrian sagarrondoak saltzeko eta Bernat Etxepare lizeoa laguntzeko prest zaudetenok, antolatzaileekin harremana har dezakezue webgunean agertzen diren harreman bideen bidez.

“ Landa dezagun euskararen sagartzea ”
LAGUNTZA 1 = SAGARRONDO 1

sagarrondoa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude