Lan deialdia: kudeatzailea

Euskaltzaleen Topaguneak kudeatzaile lanposturako lankidea behar du.

Lanposturako oinarrizko eskakizunak:

  • Lan taldeen zuzendaritza eta koordinazioan eskarmentua
  • Kudeaketa ekonomikoan eskarmentua
  • Diru-laguntzen kudeaketan eskarmentua
  • Proiektuen gestioan eskarmentua
  • Euskara ondo menperatzea
  • Harreman pertsonaletarako gaitasuna
  • Erabakiak hartzeko gaitasuna
  • Ofimatika programak menperatzea (erabiltzaile maila)
  • Gidatzeko karneta eta autoa izatea

Baloratuko da:

  • Enpresa eta ekonomia ikasketak
  • Soziolinguistikari buruzko ezagutza
  • Euskal kulturgintzaren ezagutza
  • Pertsona dinamikoa eta autonomoa izatea
  • Talde lanean aritzeko gaitasuna
  • Euskara Elkarteen mugimenduko ezagutza izatea eta kide izatea

Zortzi hilabeterako jardun osorako kontratua eskaintzen da eta ondoren baloratuko da jarraipeneko aukera.

Lanpostua Durangon izango da.

Curriculumak aurkezteko epea: urriak 19

Posta elektronikoa: jmendizabal@topagunea.eus

Telefonoa: 94 621 58 05

Helbidea:

Euskaltzaleen Topagunea

Landako etorbidea, 4 (102. bulegoa)

48200 Durango

 

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude