Tosta herrixka Errenterian, irailaren 22tik 25era

tostaherrixkaApirilaz geroztik Atlantikoko hizkuntza-komunitate gutxituetan barrena ibili da Tosta, eta Galizia, Gales, Irlanda, Eskozia, Frisia eta Kornualles bisitatu ondoren, Errenteriako Atlantikaldia jaialdian amaituko du bidaia. Irailaren 22tik 25era, Tosta herrixkak hizkuntzak eta hizkuntza aniztasuna nabarmenduko ditu egitarau zabal baten bidez.

Atlantikaldiak, musika eta kultur jaialdiak, munduko kulturen topagune bilakatuko du Errenteria. Aurtengo edizioan aniztasuna izango da jaialdiaren ardatza, tartean Tosta proiektuak dakartzaten kultur eta hizkuntz aniztasun-karga.

Bertatik bertara ezagututako kultura aniztasunak aberastuta iritsiko da Tosta, eta egitarau zabalarekin zabalduko du herrixka. Programazio horren baitan,  besteak beste honakoak izango dira:

Irailak 23, ostirala:

  • “Europako hizkuntza gutxituak elkarrizketan” mahai-ingurua, zazpi komunitateetako elkarteen arteko topaketa irekia.
  • Tosta Bandaren kontzertua (zazpi hizkuntzatako musikari eta abeslariz osatutakoa).

Irailak 24, larunbata:

  • Mintzodromoa, mintzalagun eta euskaltzale guztiei zabalik, goizean.
  • Familiak Jolasean Aiko Maikorekin, guraso eta umeentzako jolasak, arratsaldean.

Irailak 25, igandea:

  • Mosaikoa, zazpi komunitateetako hiztunek osatutako irudia. Jaialdi bakoitzean mosaikoarean zati bat osatu da:

Gainera, egunero sortzaile egonaldietan sortutako artelanen erakusketa izango da.

Tostako ohiko eragileez gain, Errenteriako Lau Haizetara elkarteak hartu du parte antolaketan.

Hona hemen egitaraua:

tosta-egitaraua

Atlantikaldiaren egitarau osoa bere webgunean aurki daiteke.

 

Tosta 2016ri buruzko informazio gehiago:

1 comment for “Tosta herrixka Errenterian, irailaren 22tik 25era

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude